- Produktu berritzaile honek proteina eta kaltzio gehiago du, eta muskulu-masa eta hezurrak mantentzen laguntzen du.
- Lactiber León SL Totaler Hornitzailea arduratzen da produktu hau fabrikatzeaz.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak amaitu du bere denda guztietan (1.600 baino gehiago) Hacendado Esnea +Proteinak produktua ezartzen, eta 12.000 ale baino gehiago saltzen ditu egunean. Iaz kateko supermerkatuetako linealak betetzen hasi zen produktu honek proteina- eta kaltzio-dosi gehigarria ematen dio organismoari, muskulu-masa eta hezurrak zaintzeko.
Laktosarik gabeko esne gaingabetua da, eta adin guztietako “Nagusientzat” (bezeroentzat) da egokia, baina, dituen ezaugarriengatik, bereziki onuragarria da kirolarientzat, 50 urtetik gorako pertsonentzat eta mugikortasun- eta elikadura-arazoak dituztenentzat.
Mercadonaren Esnea +Proteinak produktu berritzaile hau Lactiber León SL Totaler Hornitzaileak fabrikatzen du Hacendado markaren pean, litro bateko banakako brik formatuan edo litro bateko 6 unitatez osatutako pack formatuan eros daiteke.
Esnea +Proteinak produktuak Institut Cerdà erakundearen aintzatespena jaso du; “Kontsumo Handiko Berrikuntza Behatokiaren” bidez, sektoreko 2020ko berrikuntza onenetakotzat jo du, gama bereko irabiakiekin batera.
Espainiako produktuekiko konpromisoa
2019an, 19.970 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zituen Mercadonak Espainian. Konpainiak lehen sektorearekin dituen akordio komertzialei esker, Mercadonak 9.500 nekazari, 12.000 arrantzale eta 6.700 abeltzainekin lan egiten du. Ildo horretatik, Hacendado esnearen % 100 Espainiakoa da, eta Espainiako hainbat lekutako 3.000 abeltzaini baino gehiagori egindako erosketetatik dator. Horrez gain, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak produktu hori eta beste esneki batzuk sustatzeko egindako ekimenen bidez ere bultzatzen du enpresak esnearen kontsumoa.
Esnea +Proteinak produktua Mercadonaren linealean.