Mercadonaren Enervit barratxo-sorta

Mercadonaren Enervit barratxoek salmenta-kuota berreskuratu dute, kontsumitzailearen ohitura-aldaketen ondorioz salmentak jaitsi ondoren

2020ko maiatzaren 19a
  • Alarma-egoera hasi aurretik, konpainiak 6.400 barratxo-ale saltzen zituen eguneko, eta apirilean, berriz, 3.200 alera jaitsi zen salmenta. Gaur egun, ordea, kontsumitzaileak berriz hasi dira produktuok erosten, eta 4.800 ale saltzen dira orain egunean.
  • Produktuok Enervit hornitzaileak egiten ditu Italiako bere instalazioetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainian eskura dauden Enervit proteina-barratxoen salmentak gora egin du, eta aurreko salmenta-kuota berreskuratzen hasi da, kontsumitzailearen ohitura-aldaketen ondorioz konfinamenduan izandako salmenta-jaitsieraren ondoren. Alarma-egoera hasi aurretik, konpainiak 6.400 barratxo-ale saltzen zituen eguneko, eta, apirilean, 3.200 alera jaitsi zen salmenta. Gaur egun, ordea, kontsumitzaileak berriz hasi dira Mercadonaren Enervit barratxoak erosten, eta 4.800 ale saltzen dira orain egunean.

Enervit hornitzaileak Italiako instalazioetan egiten dituen eta Mercadonaren Espainiako denda guztietan salgai dauden barratxook askotarikoak dira: fruitu lehordunak, proteina eta txokolatedunak, proteina, txokolate eta kokodunak, proteina eta jogurtdunak eta almendra eta txokolatedunak.  Energia-iturria oparoa dira barratxook, eta kirol-mota oro egiteko kontsumitzen ditu “Nagusiak” (bezeroak).

Enervit barratxoak Mercadonaren linealeanEnervit barratxoak Mercadonaren linealean.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta