- Ekoizpen mugatukoa da Hacendado Nueva Campaña Olioaren edizio berria, azaroko lehen oliba-olio birjina estren artean aukeraturik baitago, eta 600.000 botila merkaturatuko dira kateko supermerkatuetan.
- Mercadonaren olio hau dagoeneko salgai dago kateko denda guztietan.
Oleoestepa-k, oliba-olio birjina estra ekoiztu eta Sevillako Estepa udalerrian egoitza duen sozietate kooperatiboak, Mercadonaren Hacendado Nueva Campaña oliba-olio birjina estraren edizio berri bat merkaturatu du, ekoizpen mugatukoa, kanpainako lehen oliba-olio birjina estrak oinarri harturik elaboratutako produktua baitugu. Oraingo edizio honetan 600.000 botila merkaturatuko dira.
Manzanilla, hojiblanca eta arbequina barietateak jatorri dituzten oliba-olio birjina estren arteko coupage-a dugu Hacendado Nueva Campaña oliba-olioaren edizio berria, 2017ko azaroan ekoiztutako lehen olioen aukeraketa-prozesu arretatsu baten emaitza. Kalitate handiko olioa da, eta fruta-kutsu biziko profil sentsoriala du, intentsitate mingotz eta pikante arinekin. Mercadonaren supermerkatu guztietan eskura dago gaurtik aurrera.
Oleoestepa-k, Kordobako eta Sevillako probintzietako 17 olio-errota elkartu barne hartu eta 5.000 nekazari baino gehiago eta 52.000 hektarea olibadi baino gehiago biltzen dituen kooperatibak, 2015eko abuztutik ontziratzen du Hacendado Gran Selección Cooperativa oliba-olio birjina estra. Supermerkatu-katearentzat diseinatutako coupage-a dugu, eta 750 ml-ko beirazko edukiontzian merkaturatzen da Mercadonaren establezimenduetan.
Mercadonari oliba-olioa dakarkioten hornitzaile adituak
Sare zabala osatzen dute Mercadonari oliba-olioa dakarkioten hornitzaile adituek. Sevillako Oleoestepa kooperatibaz gain, honela, Acesur ere badugu, Vilches-en (Jaén) daukan lantegitik konpainia hornitzen duena; Maeva, Escúzar (Granada) udalerrian dituen instalazioetan supermerkatu-katearentzat ontziratzen duena; Dcoop, Antequeran (Málaga) dagoen Mercaóleo bere eskumendeko industrialaren bitartez hornitzen duena; Olivar de Segura, Puente de Génave (Jaén) udalerrian egoitza duena; Brenes-en (Sevilla) eta Andújar-en (Jaén) instalazioak dituen Sovena, hura ere olioaren kluster industrial honetan parte hartzen hasi eta hornitzale aditu izateko urratsa egin duena; Borges, Tárrega-n (Lleida) lantegia duena; eta Utiel-en (Valentzia) dagoen Aceites de Las Heras.
Dokumentua espainieraz:
Mercadonaren oliba-olioa, %100ean nazionala
Bideragarria den guztietan jatorri nazionaleko lehengaia erabiltzearen aldeko konpromisoa hartua du Mercadonak, urteak direla. Eta horren adibide garbia dugu, hain zuzen ere, Hacendado oliba-olioa, %100ean jatorri nazionalekoa baita, eta halaxe egiaztatu du Neoris erakunde independenteak duela gutxi egindako ikerketa batean, etiketatuan zehatzen den moduan.
500 hornitzaile aditu baino gehiagorekin elkarlan estuan jarduten da Mercadona, “Nagusiaren” -konpainiaren barnean hala izendatzen da bezeroa- beharrizanak asebetetzeko helburuarekin. Eta horrexek ahalbidetu dio bere linealetan freskotasun handiagoko, gertuagoko, eta espezializatuagoko 300 produktu baino gehiago sartzea, kontsumitzaileek espero dutena asetzeko moduko sorta osatze aldera. Elkarrekin egindako lan horri esker, beraz, produktu-eskaintza eraginkorra merkaturatzen du konpainiak; betiere, kasu bakoitzeko ekoizlea nor den gorabehera, eskakizun maila zorrotzen araberakoa.