Aire-gozagarrien lineala Mercadonaren supermerkatu batean

Mercadonan, % 60 baino gehiago egin du behera autoko aire-gozagarrien salmentak, kontsumitzailearen ohitura-aldaketen ondorioz

2020ko maiatzaren 06a
  • Halako produktuen salmentek behera egin dute, bezeroek ohi baino joan-etorri gutxiago egiten ari direlako egun hauetan.
  • Etxeko aire-gozagarrien salmentek, berriz, % 4 inguru egin dute behera, kontsumitzaileek ez dutelako premiazko produktutzat hartzen, nahiz eta konpainia konturatzen hasi den bezeroak berriro ari direla produktu hau ohiko erosketan sartzen.
  • Konpainiak 60 aire-gozagarri baino gehiago ditu, nola autorako hala etxerako, Espainian eta Portugalen dituen dendetan salgai (1.600 denda baino gehiago).

Mercadona supermerkatu fisiko eta onlinekoen konpainian % 60 baino gehiago egin du behera Mercadonaren autoko aire-gozagarrien salmentak, kontsumitzailearen ohitura-aldaketen ondorioz, orain "Nagusiak" (bezeroak) joan-etorri gutxiago egiten baititu. Halaber, Mercadonaren etxeko aire-gozagarrien salmentek % 4 inguru egin dute behera, kontsumitzaileek ez dutelako premiazko produktutzat hartzen, nahiz eta konpainia konturatzen hasi den bezeroak berriro ari direla produktu hau pixkanaka ohiko erosketan sartzen.

Mercadonaren autoko aire-gozagarrien aukera Francisco Aragón Totaler Hornitzaileak ekoizten du Murtzian, Molina de Seguran, eta Relevi SPAk Italian. Bi aukera eskaintzen dira: atzerako ispiluan esekitzekoa eta aireztapen-saretan jartzekoa.

Mercadonaren etxeko aire-gozagarrien aukera ere Francisco Aragón Totaler Hornitzaileak ekoizten du, eta etxeko airea gozatzeko era ugari eskaintzen dituelako gailentzen da; adibidez, espraiak, gailu elektrikoak, makilatxoak, kandelak, une jakin batean erabiltzeko aire-gozagarriak (kontsumitzaileak behar duenean erabiltzen du) eta etengabe erabiltzekoak (behin konektatu eta etenik gabe gozatzen da airea). 

Aire-gozagarrien lineala Mercadonaren supermerkatu bateanAire-gozagarrien lineala Mercadonaren supermerkatu batean.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta