Éclat bilduma, Mercadonaren Lurrindegian eskuragarri

Mercadonako lurrindegiak salgai jarri du ‘Éclat’, Gabonetako bilduma mugatu berria

2022ko abenduaren 01a
  • Produktu hauek daude bilduman: begi-arkatza, eau de parfuma, azazkal-laka, nezeserra eta brotxak, ezpainetakoak, argitzailea, aurpegiko paleta eta itzal-paleta.
  • Hornitzaile hauek dira, besteak beste, produktuen egileak: WeColors, Vilassar de Dalt-en (Bartzelona); RNB, La Pobla de Vallbonan (Valentzia); eta Youcosmetics, Gavan (Bartzelona).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainia ‘Éclat’ bilduma eskaintzen ari zaie “Nagusiei” (bezeroei) azaroaren erdialdetik, denda guztietan, izakinak agortu arte. Gabonetarako edizio mugatua da, eta eskuragarri dago Lurrindegian.

Bildumako produktuen fabrikatzaileak hainbat lekutako Totaler Hornitzaileak dira, hala nola WeColors, Vilassar de Dalt-en (Bartzelona), RNB, La Pobla de Vallbonan (Valentzia), eta Youcosmetics, Gavan (Bartzelona).

Hainbat produktuk osatzen dute Mercadonaren ‘Éclat’ bilduma: besteak beste, fruta- eta lore-ukituak dituen eau de parfuma eta testura arineko argitzaile bat, aurpegian, sorbaldetan, eskotean eta hanketan argia emateko pentsatua.

Horrez gain, nezeser bat ere badago sei motatako pintzelak dituena, edozein ehunduratarako egokiak; azazkal-laka; estaldura handiko ezpainetakoak, akabera distiratsukoak eta testura krematsukoak, kolore guztietako ezpainetarako; itzal-paleta bat eta aurpegi-paleta bat, biak barruan ispilua dutenak eta pieza bakoitzaren oinarrian jarritako imana dutenak, paleta bakarra osatzeko, eta begi-arkatz bat, beltz zilar-distiraduna eta zorrozkailuduna. 

Éclat bilduma, Mercadonaren Lurrindegian eskuragarriÉclat bilduma, Mercadonaren Lurrindegian eskuragarri.