Mercadonako Lurrindegiaren Amaren Egunerako sortak

Mercadonako Lurrindegiak Amaren Egunerako sortak aurkezten dizkizu

2022ko apirilaren 27a
  • Gustu guztietarako lurrin, lozio eta baltsamoak, kandelaz, abanikoz edo foulardez lagunduak. Horra aurten supermerkatu-kateak bete-betean asmatzeko eskaintzen dizkizun aukerak.
  • Totaler Hornitzaile hauek egiten dituzte produktuok: RNB (La Pobla de Vallbona, Valentzia), Jesús Gómez (Rafelbunyol, Valentzia) eta Chantelet (Tres Cantos, Madril).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Lurrindegiko produktu-aukera handitu du Amaren Eguna ospatzeko, gustu guztietarako zazpi sortarekin.

‘Elección’ sortak 100 ml-ko Eau de Parfuma, 150 ml-ko ihintza eta zeramikazko esekitoki dotore bat dauzka. ‘The Rose’ sortak, berriz, 100 ml-ko Eau de Parfumaren flasko bat eta abaniko erabilgarri bat. ‘Soplo’ sortan, foulard zapi polit bat eta 100 ml-ko Eau de Parfuma daude, eta ‘Ikiru’ Eau de toiletteak 100 ml-ko flaskoa eta 30 ml-ko mini bertsio bat ditu. Sorta horiek guztiak RNB Totaler Hornitzaileak egiten ditu, Pobla de Vallbonako instalazioetan (Valentzia).

Ataleko linealetan, ‘Sugared Blossom’ sorta ere eskuratu daiteke: 45 ml-ko Eau de Parfuma eta 100 ml-ko gorputz-lozioa ditu, Jesús Gómez Totaler Hornitzaileak eginak Rafelbunyolen (Valentzia). Hark egiten du ‘Calm & Relax’ 45 ml-ko Eau de Parfuma ere, zeina kandela perfumatu batekin saltzen baita.

Proposamena osatzeko, Chantelet Totaler Hornitzailearen Baltsamo Garbitzailea & Muselina dugu, Tres Cantosen (Madril) ekoitzia. Desmakillatu, poroak garbitu eta azala tonifikatzen du, eta muselina dotore batekin dator.

Mercadonako Lurrindegiaren Amaren Egunerako sortakMercadonako Lurrindegiaren Amaren Egunerako sortak.

Goiburuko irudia: Sugared Blossom eta Calm & Relax sorta.