Amaren Egunerako opari-proposamenak, Mercadonaren lurrindegian eskuragarri

Mercadonak zazpi edizio mugatu jarri ditu salgai Amaren Egunerako

2021ko apirilaren 27a
  • Edizio horietako bakoitzean, produktu nagusi bat eskaintzen da, eta, horrez gain, detailetxo bat, hala nola fular bat, jadezko masaje-arrabola bat, nezeser bat edo oihalezko zakutxo bat.
  • Hiru lurrin-sorta, aurpegia zaintzeko bi sorta, gorputza zaintzeko sorta bat eta etxerako lurrin-sorta bat dira konpainiak aurten “Nagusi”ari (bezeroari) proposatzen dizkion aukerak, bere beharretara hobekien egokitzen den oparia aurkitu dezan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak zazpi edizio mugatu jarri ditu salgai, Amaren Egunean oparitzeko proposamen gisa. Hauek dira aurtengo apustuaren osagaiak: hiru lurrin-sorta, aurpegia zaintzeko bi sorta, gorputza zaintzeko sorta bat eta etxerako lurrin-sorta bat. Produktu horiek guztiak Mercadonaren lurrindegian egongo dira, izakinak agortu arte. Gainera, produktu nagusiaz gain, detailetxo bat ere badute, hala nola fular bat, jadezko masaje-arrabol bat, nezeser bat edo oihalezko zakutxo bat.

‘The Rose’ izeneko lurrinak usain freskoa du, fruta-ukitua hasieran, eta patxuli-, musketa- eta banilla-ukitua amaieran. Udaberrian inspiratutako fular bat darama berrikuntza horrek. ‘You Are Perfect’ izeneko sortak, berriz, honako hauek ditu: lurrin bat, lore-inpaktu bizia eragiten duena, gorputzerako lozio hidratatzaile bat eta oparia pertsonalizatzeko eskaintza-txartel bat. Azkenik, ‘Soplo Musk’ izenekoa dugu. Lore-lurrin bat du, esku-krema batez eta nezeser batez lagundua.

Aurpegiko hidratatzaileen artean, ‘Hidra Glow Anpoilak’ sorta nabarmentzen da. 14 bial ditu, propietate desberdinetakoak: hidratatzeko, argitasuna emateko.... ‘My Moment Face’ izenekoa tratamendu berritzaile bat da, larruazalak energia eta bizitasuna berreskuratzeko pentsatutako lau serum dituena. Gainera, pakete horretan, jadezko masaje-arrabol bat dago, aurpegian, lepoan eta bularraldean masajea emateko.

Gorputzerako, berriz, ‘My Moment Body sortako nezeserra’ dugu: nezeser bat izateaz gain, gorputzeko esfoliatzaile bat, lozio hidratatzaile bat eta ongizate-sentsazio atsegina ematen duen laino bat ere baditu. Eta etxerako, ‘Home Moment Cashmere, aroma leuneko lurrin bat, banilla-ukitua duena.

Amaren Egunerako opari-proposamenak, Mercadonaren lurrindegian eskuragarriAmaren Egunerako opari-proposamenak, Mercadonaren lurrindegian eskuragarri.

Logo EAktibatu