Oilasko Erre Limoidun Zaporeko Patata Frijituak eta Txile eta Lima Zaporeko Patata Frijituak, Mercadonaren linealean

Mercadonak zapore berriak gehitu ditu patata frijituen linealean

2021ko martxoaren 31
  • Oilasko Erre Limoiduna eta Txile eta Lima dira joan den otsailaz geroztik kate osoan dauden azken nobedadeak.
  • Rubio Snacks hornitzaile espezialistak egiten ditu Olikasko Erre Limoidun zaporekoak Bullas-en (Murtzia), eta El Valle-k, Txile eta Lima zaporekoak, Villena-n (Alacant).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak aperitiboen lerroa zabaldu du bi Patata Frijitu berrirekin: Hacendadoren Oilasko Erre Limoidun Zaporekoak eta Txile eta Lima Zaporekoak. Lehenek “Nagusia” (bezeroa) harrituta uzten dute limoi-ukituko zaporea dutelako, eta bigarrenek, berriz, hasieran txile pikantearen ukitua dute, eta, gero, zaporea leundu egiten da limarekin.

Biak bezeroekin lankidetzan garatu dira, bai Espainian bai Portugalen egindako koberrikuntza-saioen bidez, eta, konpainiaren Totaler Hornitzailearen ereduari jarraikiz, fabrikatzaile espezialistek egin dituzte: Rubio Snacks-ek egin ditu Bullas-en (Murtzia) Oilasko Erre Limoidun Zaporekoak eta El Valle-k Villenan (Alacant), Txile eta Lima Zaporekoak.

Oilasko Erre Limoidun Zaporeko Patata Frijituak eta Txile eta Lima Zaporeko Patata Frijituak, Mercadonaren linealeanOilasko Erre Limoidun Zaporeko Patata Frijituak eta Txile eta Lima Zaporeko Patata Frijituak, Mercadonaren linealean.

Logo EAktibatu