Autoa garbitzeko produktu-aukera Mercadonan

Mercadonak udan autoa garbitzeko soluzio asko eskaintzen ditu

2022ko uztailaren 28a
  • Besteak beste, Marine aire-gozagarria, aginte-mahaiaren garbitzailea, tapizeria eta alfonbrak garbitzekoa eta haizetakoa garbitzekoa ditu.
  • Hornitzaile hauek ekoizten dute produktu-aukera honen parte bat: Francisco Aragónek Molina de Seguran (Murtzia), SPBk Chesten (Valentzia) eta Relevik Italian.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak aukera asko eskaintzen ditu “Nagusi”ek (bezeroek) aurtengo udan autoa garbitu ahal izan dezaten. Produktu-aukera hau konpainiak Espainian eta Portugalen dituen 1.600 eta gehiago dendetan eskuratu daiteke.

Aginte-mahaia garbitzeko, adibidez, efektu antiestatikoa duen esprai bat eskaintzen du, Francisco Aragónek Molina de Seguran egina (Murtzia), gainazalean eman ondoren hautsa bertan atxikitzea saihesten duena.

Tapizeria eta alfonbretarako, berriz, apar aktibo bat proposatzen dio “Nagusi”ari, ehunetako zikinkeria garbitzen duena zikina disolbatzen eta xurgatzen duen geruza bat zabalduz ehunaren gainean. Haizetakoari dagokionez, bi litroko formatuan datorren likidoa nabarmendu behar dugu. Produktua zuzenean bota daiteke autoko haizetako-garbigarriaren andelean, edo mikrozuntzezko baieta batean zabaldu, autoaren argiak eta kristalak garbitzeko. Produktu biak egiten ditu SPBk Chesten (Valentzia).

Azkenik, eskura dauden aire-gozagarrien artetik, zirrikituetarako Marine da aipagarriena. RELEVI italiar hornitzaileak egiten du, eta % 80 plastiko birziklatuz egindako ontzi batean dator.

Autoa garbitzeko produktu-aukera MercadonanAutoa garbitzeko produktu-aukera Mercadonan.