Fussion eta Cremoso, Mercadonaren txokolate-tableta berriak

Mercadonak txokolate-tableten lineala indartu du, berrikuntzekin eta errezetak aldatuta

2021ko urriaren 06a
  • Bezeroekin egindako koberrikuntza-saio ugariren ondoren, Classic tableta krematsuagoa da, eta zapore biziagoa du.
  • Berrikuntzen artean, hauek nabarmentzen dira: Cremoso eta Fussion. Cremoso txokolate esnedunezkoa eta testura oso leunekoa da, eta Fussion Mercadonaren Delizze bonboietan inspiratuta dago, txokolatez, barkilloz eta hur-zatitxoz beteta dagoelako.
  • Mugimendu horietan, Totaler Hornitzaile hauek parte hartu dute: Xixonako (Alacant) Sanchis Mira, eta La Chocolatería Frey, Suitzan dituen instalazioetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendado txokolate-tableten lineala indartu du, “Nagusi”rik (bezeroa) goxoenak asetzeko. Berrikuntzen artean, Hacendadoren Fussion nabarmentzen da, zeina Mercadonaren Delizze bonboietan inspiratuta baitago, txokolatez, barkilloz eta hur-zatitxoz beteta dagoelako. Produktu hori kate osoan dago eskuragarri urte honetako erdialdeaz geroztik. Sanchis Mira Totaler Hornitzaileak egiten du, Xixonan (Alacant) dituen instalazioetan.

Bestalde, La Chocolatería Frey Totaler Hornitzailea ere nabarmendu behar da. Suitzan dituen instalazioetan, bi hauek egiten ditu: Hacendadoren Cremoso, txokolate esnedunezkoa eta testura oso leunekoa, eta Hacendadoren Classic berritua, zeina, bezeroekin egindako koberrikuntza-saio ugariren ondoren, krematsuagoa da eta zapore biziagoa du orain.

Erabateko Kalitatea preziorik onenean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak Erabateko Kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Hacendadoren Classic txokolate-tableta Mercadonaren linealeanClassic, Mercadonaren errezeta berri bat duen txokolate-tableta.

Mercadonaren Hacendadoren Fussion eta Cremoso txokolate-tabletakFussion eta Cremoso, Mercadonaren txokolate-tableta berriak.