Mercadonaren Melokotoi- eta Limoi-zaporeko te disolbagarriak

Mercadonak te disolbagarrien salmenta handitu du, eta 6.400 ale baino gehiago saltzen ditu egunean

2021ko uztailaren 28a
  • Konpainiak bi zapore hauetako te disolbagarriak ditu: Melokotoia eta Limoia, eta biak datoz zorro eroso eta garraiatzeko errazetan.
  • Martínez y Cantó Totaler Hornitzaileak egiten ditu edariok, Noveldan dituen instalazioetan (Alacant).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak handitu egin du Hacendado markako te disolbagarrien salmenta. Limoi- eta melokotoi-zaporekoak ditu, eta egunean 6.400 unitate baino gehiago saltzera iritsi da, kontsumitzailearen ohitura-aldaketengatik.

Martínez y Cantó Totaler Hornitzaileak egiten du produktu hori, Noveldan dituen instalazioetan (Alacant). Konpainiak Espainian eta Portugalen dituen dendetan dago produktua salgai (1.600 denda baino gehiago dira). Zorro erosotan dator, erraz prestatzen da, eta erraz garraiatzen da.

Produktu honek ez du azukrerik, eta era askotan presta daiteke. Ur gutxi edo ur asko erabiliz diluitu daiteke, nolako zaporea lortu nahi den, bizia edo ez hain bizia. Edari freskagarria eta hidratatzailea denez, asko saltzen da udako hilabeteetan.

Mercadonaren Melokotoi- eta Limoi-zaporeko te disolbagarriakMercadonaren Melokotoi- eta Limoi-zaporeko te disolbagarriak.

Melokotoi- eta Limoi-zaporeko te disolbagarriak Mercadonaren linealeanMelokotoi- eta Limoi-zaporeko te disolbagarriak Mercadonaren linealean.