Hacendado hur-krema zurizko tartaren xehetasuna; Mercadonan eskuragarri dauden azken nobedadeetako bat da.

Mercadonak tarta-aukera handitu du, hur-krema zuriaren zapore berriarekin

2023ko apirilaren 21a
  • Produktu berri honek osatu egiten du gozo horien lerroa, non bezeroak beste zapore batzuk ere baititu aukeran, hala nola Red Velvet, Gazta-moussea, 3 Txokolatekoa eta Ferrer.
  • Pastisfred hornitzaileak egiten du produktu berria, Montblanceko instalazioetan (Tarragona).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak handitu egin du bere tarta-aukera, Hur-krema Zurizko tarta gehituta. Produktu berriak zenbait testura eta zapore konbinatzen ditu. Barruan, txokolate zurizko mousse krematsua eta mascarpone-gazta ditu; oinarrian, kakao-kremazko geruza bat eta arroz-bolatxo kurruskariak, ahoan testura kurruskaria ematen dutenak; eta tartaren erdian, hur-krema zurizko betegarri krematsua. Azkenik, txokolate zuriaren zaporeko kremaz eta almendra txikitu txokolatedunez estalita dago tarta.

Mercadonaren tarta-aukerako berritasun honek osatu egiten ditu lehendik dauden beste aukera gozo batzuk, hala nola Red Velvet, Gazta-moussea, 3 Txokolatekoa eta Ferrer. Rocío Castrok, Mercadonako tarta-adituak, azaldu du guztiak Pastisfred hornitzaileak egiten dituela Montblancen (Tarragona) dituen instalazioetan, eta, “Nagusi”en (bezeroen) beharren arabera, “6, 8 edo 10 erraziotan banatzekoak” direla, eta denak ere “10 € baino gutxiagoko postreak edo ospakizunetarako aukerak” direla .

Mercadonan eskuragarri dauden tartakMercadonan eskuragarri dauden tarten aukera.

Hacendado hur-krema zurizko tartaren xehetasuna; Mercadonan eskuragarri dauden azken nobedadeetako bat da.Hacendado hur-krema zurizko tartaren xehetasuna; Mercadonan eskuragarri dauden azken nobedadeetako bat da.