Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Informatika-enplegua Mercadonan

Mercadonak talentua erakartzeko prozesu bat abiatu du, informatika sailean 200 pertsona baino gehiago hartzeko

2019ko apirilaren 17a
  • Eraldaketa digitalaren proiektuari bultzada emateko, konpainiak asmoa du urtean 150 milioi euroko inbertsioa egiteko, tresna eta prozesu informatikoak hobetzearren.
  • Bai esperientzia dutenak, bai titulatu berriak interesatzen zaizkio, unibertsitate-graduak egin dituztenak nahiz Lanbide Heziketako goi-mailako trebakuntza-zikloak egin dituztenak.
  • Gaur egun Informatika Saila osatzen duten 500 langileekin arituko dira, eta, lehen egunetik, lanpostu egonkor eta kalitatekoa edukiko dute, trebakuntza-plan espezifikoarekin eta epe ertainerako barnean lanpostu-mailaz igotzeko aukerarekin.

Mercadonak, supermerkatu fisiko eta onlineko salmentako supermerkatuak, talentua erakartzeko prozesu bat jarri du martxan, Paternan (Valentzia) duen Informatika Sailerako 200 pertsona baino gehiago hartzeko. Batetik, prozesu bat abiatu du, Valentziako Generalitateko Conselleria de Educación-ekin, Lanbide Heziketako goi-mailako trebakuntza-zikloetan langileak hautatzeko, zehazki ziklo hauetako jendea: Informatika Sistemen eta Sareen Kudeaketa; Web Aplikazioen Garapena; eta Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena. Horrekin batera, 200 pertsona baino gehiago bilatzeko prozesu hau osatzeko, unibertsitate-gradua duten senior profilak behar ditu, esperientzia handikoak, bai eta titulatu berriak ere.

Mercadonako Informatika Sailerako talentua hautatzeko prozesuaGaur egun, Mercadonaren Informatika Saila 500 pertsonak osatzen dute, diziplina anitzeko profesionalak, espezialitate hauetakoak: software-ingeniaritza (bai FrontEnd, bai BackEnd), Cloud, Site Reliability, proiektu-arduradunak, enpresa-arkitektura, sistema-kudeatzaileak, eragiketak, analitika, IoT eta informatika-segurtasuna. Talentua erakartzeko prozesu berri honen bidez, konpainiak eraldaketa digitalaren proiektua sustatu nahi du. Urtean 150 milioi euro inbertituko du tresna eta prozesu informatikoak hobetzeko eta irtenbide informatikoen hornitzaile espezialistekin elkarlanean ekimen garrantzitsuei heltzeko. Helburua da ahalik eta gehiena arintzea erabakiak hartzeko prozesua, eraginkortasuna eta prozesuen arintasuna areagotuz datu bakar eta egiazkoen bitartez.

Horretarako, hautatuek, erronka berri honi heltzeko aukera izateaz gain, profesionalki hazteko aukera izango dute Mercadonaren proiektuan. Proiektu honek pertsonen alde egiten du, eta garapenean oinarritutako giza baliabideen politika bat du. Langile berriek kontratu finkoa izango dute lehen egunetik hasita, gaur egun konpainia osatzen duten gainerako 85.800 langileek bezala; trebakuntza-plan espezifikoak izango dituzte; eta, epe ertainera, ardura gehiagoko lanpostu batean aritzeko aukera izango dute, Mercadonaren ezaugarri den barne-sustapeneko politikari esker. Hain zuzen ere, 2018an 860 langilek baliatu dute aukera hori.

Mercadonako Informatikako langileak beren saileanMercadonako Informatika Saileko langileak.

Giza baliabideen politikaren aintzatespena

Giza baliabideen politika nabarmendu egin du aurten ere Merco Talento 2018 azterketak; bere sektoreko sailkapenean, lehenengo lekuan geratu da berriro, eta sailkapen orokorrean, berriz, seigarren. Gainera, Harvard Business Review aldizkariak talentuaren barne-kudeaketa nabarmendu du, eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) —Nazio Batuen mendekoa— trebakuntzan, lana eta familia bateragarri egitean eta mozkinak banatzean egiten duen ahalegina baloratu du. Halaber, enpresak, 2018aren amaieran, Enpresa Hitzarmen Kolektibo berria eta 2019-2023rako Berdintasun Plana sinatu zituen sindikatu nagusiekin. Plan berriak, sozialagoa eta berdinzaleagoa, sendotu egiten du Mercadonak enplegu egonkor eta kalitatekoarekin duen konpromisoa; halaber, indartu egiten du langileen erosahalmena hobetzeko enpresaren erabakia, eta sendotu egiten ditu lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko ekimenak.

Enplegu-atarian ikus ditzakezu lan-eskaintzak.