Fotografía del nuevo supermercado Mercadona en ubicado en la Plaza de Armas (Sevilla).

Mercadonak supermerkatu berri bat zabaldu du Sevillan

2016ko abenduaren 12a
  • Plaza de Armas-eko denda berriak kateak Sevillako merkataritza-gune horretan aurretik zuena ordezkatzen du.
  • Irekitze honekin Mercadonak egitura guztiz biribileko lehen establezimendua abian jarri du. 

Mercadonak supermerkatu berri bat ireki du Sevillan, Plaza de Armas-en, hain zuzen, konpainiak bertan zuen establezimendua ordezkatuz, eta, era berean, 4 milioi euroko inbertsioa jaso duten lanak burutuz. Bere eraikuntzan 80 hornitzailek hartu dute parte, 260 pertsona baino gehiago kontratatu dituztenak eraikitze fasean.

Denda plazaren esparruan dago, Adif duena jabe eta milioi bat euroko inbertsioa jaso duena, berrurbanizazio proiektu baten xede izanik. Baditu gune ludikoak, eta denetariko ekitaldiak gauzatzeko moduko espazio garden bat. Gune berdeak ere protagonismo handiagoa dute oraingo espazioan, argiztapen modelo berri batez hornitua, espazioaren erabilerentzat egokiagoa.

Mercadonaren denda berria, bere aldetik, 1.700 metro karratuko salmenta-sala du, bi solairutan banatua, Mercadonaren ohiko atal guztiak han daudelarik: harategia, txarkuteria, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Produktu freskoen atal eraberrituak nabarmentzen dira ere: arrandegia, zuzenean lonjatik ekarritako arraina duena; solteko labe produktuena; eta fruta eta barazkien atala, gertutasuneko produktu freskoen alde apustu egiten duena.

Plaza de Armas-eko merkataritza-gunean Mercadonak zuen aurreko supermerkatuaren itxieraren ondoren, hango langile-talde guztia egitura guztiz biribileko katearen lehen denda den honetara pasa da lanera. Ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroek, bestalde, 600 aparkaleku izango dituzte eskura, bi sototan banatuak.

Beti Prezio Baxuak

Irekitze honekin, beren erosketak egiten dituzten bezeroek B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte, Mercadonak besterik erabiltzen ez duena eta produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datzana, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Horri esker, kalitate handiagoa prezio baxuagoan eskaini diezaieke Mercadonak bezeroei, familien ekonomiarako oso garrantzitsua den konpromisoa, garai hauetan bereziki. 

Mercadona Sevillan

Supermerkatu kateak 69 denda ditu Sevillako probintzian; horietatik 20 hiriburuan. 2016an hiru izan dira irekitakoak: Salado kalekoa, Juan Antonio Cavestany kalekoa, eta Plaza de Armas-eko hau. Orotara konpainiak 8’5 milioi euro inbertitu ditu ekintza horietan. 2015eko ekitaldiaren amaieran 3.500 pertsonak osatutako langile-taldea zuen Mercadonak probintzian, lanpostu egonkor eta kalitatezkoarekin guztiak. Mercadonak tokian-tokiko hornitzaileei egindako erosketak, bestalde, 1.107 milioi eurokoak izan ziren iaz. 

Goiburuko irudia: Plaza de Armas-en (Sevilla) dagoen Mercadonaren supermerkatu berriaren argazkia.