Mercadona

Mercadonak supermerkatu berri bat zabaldu du Oiartzunen (Gipuzkoa)

2016ko azaroaren 25a
  • Bere eraikuntzan 73 hornitzailek hartu dute parte, 182 pertsona kontratatu dituztenak lanak egin diren bitartean.

  • Saltoki berriaren eraikuntzan 1,5 milioi euro inbertitu dira, eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 40 lagunek osatutako langile-taldea du honek.

Mercadonak denda berri bat zabaldu du gaur Oiartzunen (Gipuzkoa), Elbarrena kaleko 1. zenbakian, hain zuzen ere. Konpainiak 1,5 milioi euroko inbertsioa zuzendu dio establezimenduari. Bere eraikuntza eta abian jartzean 73 hornitzailek hartu dute parte, 182 pertsona baino gehiago kontratatu dituztenak lanak egin diren bitartean. 


1.500 m²-dun saltoki-salan barrena Mercadonaren ohiko atalak daude: harategia, txarkuteria, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Produktu freskoen atal eraberrituak ere nabarmentzen dira, halere: arrandegia, zuzenean lonjatik ekarritako arraina duena; solteko labe produktuena; eta fruta eta barazkien atala, gertutasuneko produktu freskoen alde apustu egiten duena. Gainera, dendak langileen atsedenerako esparruak ditu, aldagelak, eta langile-taldea osatzen duten 40 lagunen prestakuntzarako sala bat.

Mercadona abre un nuevo supermercado en Oiartzun (Guipuzkoa)Mercadonak denda berri bat zabaldu du gaur Oiartzunen (Gipuzkoa).

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:15etatik 21:15etara. Ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroek 225 tokidun aparkaleku bat dute eskura. Halaber, etxerako zerbitzua, telerosketa eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak bere web-orriaren bitartez.

Nabarmentzekoa da, bestalde, supermerkatuaren izaera ekoeraginkorra, kontsumo energetikoa %20raino murriztera zuzendutako neurri sorta bat txertatzen baitu. Horien arteko garrantzitsuenetakoak beroaren berreskuratzaileen erabilera, tenporizadoreen txertaketa, argiztapen eraginkorragoa eta ate automatikoak ditugu.

Beti Prezio Baxuak

Irekitze honi esker, Mercadonaren bezeroek bere B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politikaren onurak jasoko dituzte, konpainiak besterik ez duena erabiltzen. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza hau, kalitate gorena mantenduz, eta era jarraituan. Horri esker, kalitate handiagoa prezio baxuagoan eskaini diezaieke Mercadonak bezeroei. 

Mercadona Euskadin

Mercadonak Euskadiren alde egin duen apustu irmoa berresten du, dagoeneko 13 denda dauzkalarik bertan. Horietako 5 Araban, Vitoria-Gasteizen, hain zuzen; beste 5 Bizkaian (hiru Bilbon, bat Barakaldon eta beste bat Basaurin). Gipuzkoan, azkenik, hiru denda ditugu (Irunen, Eibarren, eta orain, Oiartzunen). Lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 520 pertsonak egiten dute lan zentro hauetan guztietan.

Bestalde, 2015eko abuztuan Vitoria-Gasteizeko bloke logistikoaren eraikuntza hasi zen, lehen fase batean 50 milioi eurotako inbertsioa jasoko duena. 100 lanposturen sorrera ekarriko du eta ipar zonako supermerkatuak hornituko ditu.

Konpainiak, halaber, elkargo honetako 1.233 ETE eta enpresarekin du harreman komertziala. Euskal hornitzaileei 316 milioi euroko erosketak egin zizkien 2015ean, eta 26,4 milioi euro inbertitu ditu Euskadin, bere bitarteko hornitzaile fabrikatzaileekin bat. Bere nekazaritza elikagaien hornitzaileen eta tokian-tokiko produktuaren alde egiten duen apustuaren erakusgarri, 120.000 kilo Arabako patata eta 3.500 tona arrain fresko erosi ditu, legatza, hegaluzea, bokarta, sardina, txitxarroa, bakalada, berdela eta oilarra, besteak beste, Bizkaiko zein Gipuzkoako kostaldean.

Bere gizarte erantzukizun korporatiboaren barnean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuekin lan egiten du, Vitoria-Gasteizkeko Babesgabeen Ama jantoki sozialarekin, eta Bilboko Pobreen Ahizpekin. 2015ean Euskadiko entitate sozialekin egindako elkarlanak dohaintzan emandako 73,4 tona elikagaiak erdietsi zituen.