Mercadona abre un nuevo supermercado en Madrid Dic

Mercadonak supermerkatu berri bat zabaldu du Madrilen

2016ko abenduaren 02a
  • Camino Viejo de Leganés kalean dagoen denda berrian 3,2 milioi euro inbertitu dira.

  • Eraikuntza-fasean 35 hornitzailek hartu dute parte batez beste, eta 130 pertsona baino gehiago kontratatu dituzte.

Mercadonak denda berri bat zabaldu du Madrilen, Camino Viejo de Leganés kaleko 102-104an, hain zuzen. Konpainiak 3,2 milioi euro inbertitu ditu saltoki honetan, lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 37 lagunek osatutako langile-taldea duena. Eraikitzean 35 hornitzailek hartu dute parte batez beste, eta 130 pertsona baino gehiago kontratatu dituzte eraikuntza-fasean.

Zentroak 1.268 metro karratuko salmenta-sala du, Mercadonaren ohiko atal guztien kokaleku: harategia, txarkuteria, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Produktu freskoen atal eraberrituak nabarmentzen dira: arrandegia, zuzenean lonjatik ekarritako arraina duena; solteko labe produktuena; eta fruta eta barazkien atala, gertutasuneko produktu freskoen alde apustu egiten duena. Dendak langileen atsedenerako esparruak ditu, aldagelak, eta langile-taldearen prestakuntzarako sala bat.

Nabarmentzekoa da, bestalde, supermerkatuaren izaera ekoeraginkorra, kontsumo energetikoa %20raino murriztera zuzendutako neurri sorta bat txertatzen baitu (beroaren berreskuratzaileak, tenporizadoreak, ate automatikoak eta argiztapen eraginkorragoa).

Supermerkatuak astelehenetik larunbatera zabaltzen ditu ateak, 09:00etatik 21:30etara. Halaber, bere etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak bere web-orriaren bitartez.

Beti Prezio Baxuak

Irekitze honi ezker Mercadonaren bezeroek bere B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jaso ditzakete, konpainiak bakarrik erabiltzen duena. Honetan datza: produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatu kalitate gorena mantenduz, era jarraituan. Horri esker, kalitate handiagoa prezio baxuagoan eskaini diezaieke Mercadonak bezeroei, konpromiso garrantzitsua familien ekonomiarako, bereziki garai hauetan. 

Mercadona Madrilgo Elkargoan

Supermerkatu honen abian jartzeak Mercadonak Madrilgo Elkargoaren alde egin duen apustua berresten du. 2015eko ekitaldiaren amaieran 170 denda ditu bertan, eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 9.160 pertsonak osatutako langile-taldea. Halaber, elkargo honetako 347 ETE baino gehiagorekin du harreman komertziala, eta 1.409 milioi euroko erosketak egiten die Madrilgo hornitzaileei.