Mercadona inaugura un nuevo supermercado en Madrid

Mercadonak supermerkatu berri bat zabaldu du Madrilen

Madrid, 2016ko azaroaren 25a
  • 3,8 milioi euro inbertitu dira denda berrian.

  • Saltokiak lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 52 lagunek osatutako langile-taldea du.

Mercadonak denda berri bat zabaldu du Madrilen, Julián Hernández kalea, 15 –  Asura kalea, 56 helbidean, hain zuzen. Konpainiak 3,8 milioi euro inbertitu ditu saltoki honetan, lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 52 lagunek osatutako langile-taldea duena. 


Supermerkatuak 1.434 m²-ko salmenta-sala du, Mercadonaren ohiko atal guztien kokaleku: harategia, txarkuteria, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Produktu freskoen atal eraberrituak nabarmentzen dira: arrandegia, zuzenean lonjatik ekarritako arraina duena; solteko labe produktuena; eta fruta eta barazkien atala, gertutasuneko produktu freskoen alde apustu egiten duena. Dendak langileen atsedenerako esparruak ditu, aldagelak, eta langile-taldearen prestakuntzarako sala bat. Bere eraikuntzan 50 enpresa hornitzailek hartu dute parte, 40 pertsona kontratatu dituztelarik batez beste eraikitze fasean.

Nabarmentzekoa da, bestalde, supermerkatuaren izaera ekoeraginkorra, kontsumo energetikoa %20raino murriztera zuzendutako neurri sorta bat txertatzen baitu (beroaren berreskuratzaileak, tenporizadoreak, ate automatikoak eta argiztapen eraginkorragoa).

Supermerkatuak astelehenetik larunbatera zabaltzen ditu ateak, 09:00etatik 21:30etara, eta 46 tokidun aparkaleku bat du, ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroei erosketa azkartzeko. Halaber, bere etxerako zerbitzua, eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak bere web-orriaren bitartez.

Beti Prezio Baxuak

Irekitze honi ezker Mercadonaren bezeroek bere B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika esklusiboaren onurak jaso ditzakete; hau da, produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermaturik izatea, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Horri esker, kalitate handiagoa prezio baxuagoan eskaini diezaieke Mercadonak bezeroei, familien ekonomiarako oso garrantzitsua den konpromisoa, bereziki garai hauetan.  

Mercadona Madrilgo Elkargoan

Denda berri honekin, Mercadonak Madrilgo Elkargoaren alde egin duen apustua berresten du, 2015eko ekitaldiaren amaieran 170 denda eta 9.160 pertsonak osatutako langile-taldea duelarik bertan. Lurralde honetan, halaber, 347 ETE baino gehiagorekin izan zuen harreman komertziala, eta 1.409 milioi euroko erosketak egin zizkien Madrilgo hornitzaileei.