Mercadona

Mercadonak supermerkatu berri bat zabaldu du Granadilla de Abona-n (Santa Cruz Tenerifekoa)

2016ko abenduaren 09a
  • Konpainiak 4,5 milioi euro inbertitu ditu denda berrian.
  • Lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 31 lagunek osatzen dute langile-taldea.

Mercadonak denda berri bat zabaldu du Granadilla de Abona-n (Santa Cruz Tenerifekoa), Fundador Gonzalo González etorbidea z/g helbidean, hain zuzen. 4,5 milioi euro inbertitu dira establezimenduan, eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 52 lagun sartu dira bertara lanera.

Dendak 1.750 metro karratuko salmenta-sala du, Mercadonaren ohiko atal guztien kokaleku: harategia, txarkuteria, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Produktu freskoen atal eraberrituak nabarmentzen dira, besteak beste: arrandegia, uharteetan kontratatutako Itsasontzi eta Kofradiengandik zuzenean jasotako arraina duena; solteko labe produktuena; eta fruta eta barazkien atala, gertutasuneko produktu freskoen alde apustu egiten duena. Dendak langileen atsedenerako esparruak ditu, aldagelak, eta langile-taldearen prestakuntzarako sala bat.

Nabarmentzekoa da, bestalde, supermerkatuaren izaera ekoeraginkorra, kontsumo energetikoa %20raino murriztera zuzendutako neurri sorta bat txertatzen baitu (beroaren berreskuratzaileak, argiztapen eraginkorragoa, tenporizadoreak, eta ate automatikoak).

Supermerkatuak astelehenetik larunbatera zabaltzen ditu ateak, 09:00etatik 21:30etara, eta 132 tokidun aparkaleku bat du, ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroei erosketa azkartzeko.

Beti Prezio Baxuak

Supermerkatu berri honetan erosketak egingo dituzten bezeroek B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte, Mercadonak besterik ez duena erabiltzen. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz aldi berean, eta era jarraituan. Horri esker, kalitate handiagoa prezio baxuagoan eskaini diezaieke konpainiak bezeroei. 

Mercadona Kanarietan

Denda berri honekin, Mercadonak Kanarietan egin duen apustua berresten du, 2015eko ekitaldiaren amaieran, lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 4.096 pertsonak osatutako langile-taldea duelarik bertan. Gainera, konpainiak erkidego honetako Lehen Sektorearekin harreman komertziala du, urtean 466 milioi euroko erosketetan gauzatua.