Precision System6 Deliplusen bizar-aitzur berriak ez du plastikorik bilgarrian

Mercadonak sei xaflako Precision System6 motako 900 bizar-aitzur baino gehiago saltzen ditu egunean

2021ko abuztuaren 23a
  • Bizarra egunero egiten duten eta azala narritatu gabe bizarra ondo-ondotik kendu nahi duten “Nagusi”en beharrak asetzeko diseinatu da Precision System6.
  • Banda lubrifikatzaile bat du, E bitamina eta aloe vera dituena, bizarra erosoago egiteko.
  • Deliplusen Precision System gamak ez du plastikorik bilgarrian.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak sei xaflako Precision System6 bizar-aitzur berria saltzen hasi da bere kate osoan. Egunean 900 aitzur baino gehiago saltzen ditu dagoeneko.

Sei xaflei eta buru baskulatzaileari esker, zehaztasun handienez moztu daiteke bizarra, eta, atzeko doitasun-xaflari esker, toki zailetara irits daiteke, hala nola sudur azpira edo belarri ondora. Gainera, banda lubrifikatzaileak E bitamina eta aloe vera ditu, bizarra erosoago egiteko.

Bizarra egunero egiten duten eta azala narritatu gabe bizarra ondo-ondotik kendu nahi duten “Nagusi”en beharrak asetzeko diseinatu da Precision System6. Gainera, ingurumena kontuan hartu da, eta Deliplusen Precision System6 aitzurren bilgarriek ez dute plastikorik.

Deliplusen Precision System6 sei xaflako bizar-aitzur berria salgai dago Mercadonan Deliplusen Precision System6 sei xaflako bizar-aitzur berriak, Mercadonaren linealean.