Lurrun-usainen sortak, Mercadonaren lurrindegian

Mercadonak salgai ditu Gabon hauetarako lurrin-usainen zenbait bilduma

2022ko abenduaren 12a
  • Konpainiaren Lurrindegian eskuratu daitezke bildumak, izakinak agortu arte.
  • RNB Totaler Hornitzaileak ekoizten ditu, La Pobla de Vallbonan (Valentzia).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak lurrin-usainen zortzi bilduma eskaintzen dizkie “Nagusi”ei (bezeroei) azaroaren hasieratik, denda guztietan, izakinak agortu arte. Lurrin guztiak RNB Totaler Hornitzaileak eginak dira, La Pobla de Vallbonan (Valentzia), Gabon hauetan oparitzeko pentsatuak.

Mercadonaren lurrin-usainen sorta zabal horretan, emakumeentzako hauek nabarmentzen dira: Rose Nude sorta (eau de parfum bat flaskoan eta roll onean, body milk bat eta bitxiontzi-kaxa bat), Elección sorta (eau de parfum bat, body milk bat, esku-krema bat eta bitxiontzi-kaxa ispiludun bat), Como Tú Oro sorta (eau de toilette bat, lainoztagailu txiki bat eta kandela perfumatu bat), eta Extra Time Likes For Her (lurrin-usain bat eta nezeser praktiko bat).

Gizonentzat, berriz, hauek dira aipagarrienak: Extra Time Likes For Him (lurrin-usain bat eta motxila bat), Como Tú Plata (eau de toilette bat, lainoztagailu txiki bat eta bainurako gel bat), Él sorta (lurrin-usain bat, gel-xanpu bat eta zurezko kaxa bat), edo DJ Mariio (eau de toilette bat, bainurako gel bat eta xanpu bat), % 100ean birziklatutako plastikozko erretiluan aurkeztua eta bildumari izena ematen dion youtuberrean inspiratua.

Lurrun-usainen sortak, Mercadonaren lurrindegianLurrun-usainen sortak, Mercadonaren lurrindegian.