Mercadonaren Hacendado pizza freskoak

Mercadonak pizza freskoen lineala handitu du ore amarekin egindako hiru nobedaderekin

2021ko martxoaren 11
  • Margarita, Serranoa eta Oilaskoa. Horiek dira konpainia kate osoan pixkanaka sartzen ari den hiru espezialitateak: ertz harroak eta osagai freskoak dituzte ezaugarri.
  • Produktu berri hauek kartoi birziklatuzko kaxatan aurkezten dira.
  • Casa Tarradellas Totaler Hornitzaileak egiten ditu produktuok Gurb-eko bere fabrika berrian (Bartzelona).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak hiru Hacendado pizza fresko berri jarri ditu salgai: Margarita, Serranoa eta Oilaskoa. Hirurak ore amarekin eginak daude, 24 ordura arteko hartzidurarekin, eta ertz harroak eta osagai freskoak dituzte.

Produktuok Casa Tarradellas Totaler Hornitzaileak egiten ditu Gurb-eko bere fabrika berrian (Bartzelona) Hacendado markaren pean. Kartoi birziklatuzko kaxatan aurkezten dira, eta pixkanaka ari dira sartzen kate osoan. Helburua da martxoaren amaieran kateak Espainian eta Portugalen dituen dendetan (1.600 baino gehiago) eskuragarri egotea.

Pizza freskoak Mercadonaren linealeanHacendado pizza fresko berriak Mercadonaren linealean: Margarita, Serranoa eta Oilaskoa.

Mercadonaren pizza freskoakHacendado pizza fresko berriak: Margarita, Serranoa eta Oilaskoa.

Logo EAktibatu