Mercadonan eskura dauden Hacendado Pateen zenbait barietate

Mercadonak pateen errezeta berritu eta barietate berriak sartu ditu

2022ko maiatzaren 23a
  • Alergenorik eta gehigarririk gabeak dira, eta erraz irekitzeko sistema, ireki ondoren tapatzeko estalkia eta ontzi-diseinu ikusgarriagoa dute.
  • Totaler Hornitzaile hauek egiten dituzte produktuok: Frigoríficas del Louro SA - Grupo Coren (Porriño, Pontevedra), Industrias Cárnicas Navarrés SA (Irunberri, Nafarroa) eta Gourmet Cazorla (Linares, Jaén).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak indartu egin du Hacendadoren Pate eta ogitan zabaltzeko Kremen kalitatea, errezeta berrituta eta barietate gehiago sartuta. Kate osoan daude dagoeneko berrituta Atun-patea, Iberikoa, Zapore bizikoa, Light-a eta Suabea, baita Indioilar, Oilasko eta Urdaiazpiko egosizko krema berriak eta zapore Mineko patea ere.

Glutenik, laktosarik eta zapore-indartzailerik gabeak. Erraz irekitzeko sistema, ireki ondoren estaltzeko estalkia eta ontzi-diseinu ikusgarriagoa dute.

Totaler Hornitzaile hauek egiten dituzte Mercadonaren Pateak eta ogitan banatzeko Kremak: Frigoríficas del Louro SA - Grupo Coren (Porriño, Pontevedra), Industrias Cárnicas Navarrés SA (Irunberri, Nafarroa) eta Gourmet Cazorla (Linares, Jaén).

Kalitate onena prezio txikienean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak erabateko kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Mercadonan eskura dauden Hacendado Pateen zenbait barietate

Mercadonan eskura dauden Hacendado Pateen zenbait barietate.