Hacendadoren Patata Minak ontzi berrian

Mercadonak patata-tortillen eta patata minen ontzia aldatu du, errazago birzikla dadin

2022ko abuztuaren 24a
  • Ontziaren hondo beltza garden batekin ordeztu dugu, errazago birzikla dadin edukiontzi horian utzi ondoren.
  • Elaborados Naturales de la Ribera Totaler Hornitzaileak prestatzen ditu jakiok Funesko (Nafarroa) instalazioetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak aldatu egin ditu Hacendado Patata-tortillen eta Hacendado Patata Minen familiako ontzi guztiak, errazago birzikla daitezen. Ontziaren ohiko hondo beltza garden batekin ordeztu dugu; horrek detekzio optikoa errazten du hondakinak sailkatzeko instalazioetan, ontzia edukiontzi horian utzi ondoren birziklatzean.

Elaborados Naturales de la Ribera Totaler Hornitzaileak ekoizten ditu bi produktuak Funesko (Nafarroa) instalazioetan. Mercadonaren Patata-tortilla tipuladunaren kasuan, errezeta ere berritu dugu, eta tipula gehiago biguntzen dugu orain, “Nagusi”ari (bezeroari) zapore eta testura etxekoagoak eskaintzeko. Horretaz gainera, Mercadonaren Patata Minen kalitatea ere hobetu dugu, tamaina eta kolore uniformeagoa izan dezaten.

Kalitate gorena prezio txikienean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak kalitate gorena prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez egiten da, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Hacendadoren Patata-tortillak ontzi berrianHacendadoren Patata-tortillak ontzi berrian.

Hacendadoren Patata Minak ontzi berrianHacendadoren Patata Minak ontzi berrian.