- Konpainiak gehigarriak kendu ditu, eta gatzdun ur hutsetan egosten du olagarroa.
- Profand Totaler Hornitzaileak prestatzen du produktu hau Vigoko instalazioetan (Pontevedra).
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere olagarro egosia errezeta tradizionalaren arabera prestatzeko modua berritu du, ura eta gatza erabiliz, gehigarririk gabe.
Eloísa Bas Mercadonako arrain-plateretan adituak adierazi du garrantzitsua dela lehen eskutik jakitea nola prestatzen duten pulpeiroek produktu hau: "Horregatik hurbildu nintzen Carballiñora (Ourense), olagarroaren sorlekura, produktu horri buruzko guztia ikasteko. Bezeroekin egindako koberrikuntza-saioek ere badute garrantzia; izan ere, bezeroei esker ikasi genuen zer atributu aurkitzea espero zuten olagarro egosian, hala nola ‘hozkera’ —samurra, baina biguna—”.
Gainera, espezialistak nabarmendu duenez, “Nagusi"ari (bezeroa) entzuteari esker ditugu gaur egun salgai dauden formatuak –kilo batekoak, kilo-erdikoak eta olagarro-garroak bururik gabe–; izan ere, “haiengandik ikasi genuen batzuetan aperitibo bat prestatu besterik ez dutela nahi, eta ez dutela kantitate handirik behar”. Aukera horiek % 100 birzikla daitekeen plastikoz eta % 85 material birziklatuz egindako erretiluetan zerbitzatzen dira.
Profand Totaler Hornitzaileak egiten du Mercadonako olagarro egosia. Olagarrotan espezialista da, eta Vigon du egoitza. Munduko liderra da atmosfera babestuko erretiluetan zerbitzatzen diren zefalopodoetan eta arrain-produktuetan. Gainera, arrantza-sektoreko munduko operadore nagusietako bat da. 22 ontziko flota eta 12 industria-instalazio ditu, eta 2.500 langile baino gehiago guztira.
Mercadonak konpromiso sendoa du sektorearekin. Horregatik, arrantzako produktuen kontsumoa kontsumitzaileari hurbiltzeko eta produktu horiek sustatzeko lan egiten du, elikagai osasungarri, seguru eta kalitatezkoak lortzeko.
Erabateko Kalitatea preziorik onenean
Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak Erabateko Kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.
Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
Olagarro egosia Mercadonaren linealean.