- Besteak beste, helduentzako xanpuak, desodoranteak eta erabili eta botatzeko bizar-aitzurrak eta haurtxoentzako txupeteak eta hozka-egitekoak eman dizkio.
- Martxoaren 27tik ekainaren 1era arte, konpainiak 65 tona premiazko produktu eman dizkie Arabako zenbait erakunde soziali.
- Konpainiak sendotu egin ditu dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak norberaren higienerako 8.000 gai eman dizkio Arabako Elikagai Bankuari, behar handiena duten pertsonei banatzeko. Esate baterako, helduentzako xanpuak, desodoranteak eta erabili eta botatzeko bizar-aitzurrak eta txupeteak, hozka-egitekoak eta haurrentzako produktuak eman dizkio.
Gaur eman dizkio produktuok, eta pandemia hasi denetik supermerkatu-kateak Arabako Elikagai Bankuari egiten dion aparteko hirugarren dohaintza da. Lehenbizikoa, martxoaren amaieran izan zen, eta 7.816 litro esne eman zizkion. Bigarrena, joan den maiatzaren 5ean, eta 24.318 kilo lekale, arroz, pasta eta esne eman zizkion.
Horiez gain, konpainiak egunero ematen dizkio premiazko produktuak Arabako Elikagai Bankuari (azken hilabete hauetan, COVID-19ak eragindako egoera bereziaren ondorioz, Gurutze Gorriak Mercadonaren supermerkatuetan jaso ditu) eta Gasteizko Babesgabetuen Andra Mariaren jantoki sozialari. Martxoaren 27tik ekainaren 1era arte, konpainiak, guztira, 65.000 kilo premiazko produktu eman dizkie Arabako zenbait erakunde soziali.
Hala, Mercadonak bat egin du Arabako Elikagai Bankuak egindako deiarekin, eta sendotu egin ditu dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, egoera honetan behar handiena duten herritarren eskaerei, ahal duen neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko.
Daniel Fernández Arabako Elikagai Bankuko lehendakariak hau adierazi du: “Imitatu beharreko eredua da Mercadona. Urte osoan, beharrezko produktuen kantitate handia ematen du, ditugun hainbeste onuraduni laguntzeko. Gaur, higienerako behar diren produktuen kantitate handia eman digu, bai helduentzako produktuak, bai haurrentzakoak, eta behar handiena dutenen artean banatuko ditugu. Eskerrik asko onuradun guztien izenean”.
Bestalde, Miryam Oca Arabako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako arduradunak “Arabako Elikagai Bankuak egiten duen lan izugarria” azpimarratu du, eta hau adierazi du: “Gaur egindako dohaintza hori eginda, 65 tona emango dizkie premiazko produktutan —batez ere, elikagaitan— Arabako erakunde sozialei bi hilabete baino gehixeagoan, premiarik handiena duten herritarren eskaerei, ahal den neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko”.
Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua
Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.
Politika horri jarraituz, Arabako Elikagai Bankuarekin elkarlanean aritzeaz gain, zenbait produktu ematen dizkio supermerkatu-kateak Gasteizko Babesgabetuen Andra Mariaren jantoki sozialari. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen dira produktuak, boluntarioek, gero, lurraldean baliabide gutxi dituztenei banatu diezaieten, eta, era berean, eguneko otorduak presta daitezen Gasteizko jantoki sozialean.
Urte-hasieratik 2020ko ekainaren 1era arte, konpainiak 130 tona elikagai baino gehiago eman dizkie Arabako erakunde sozialei; horietatik 65 COVID-19ak eragindako egoera berezian egindako ekarpenak dira.
José Andrés Gabilondo (Arabako Elikagai Bankua) eta Miryam Oca (Mercadona).
José Andrés Gabilondo (Arabako Elikagai Bankua) eta Miryam Oca (Mercadona) produktu-entregan.