Nafarroako AGBko zainzuriak Mercadonan

Mercadonak Nafarroako AGBko 13.600 kilo zainzuri erosi ditu

2020ko ekainaren 23a
  • Mercadonak gertuko fruta eta barazkiak eskaintzeko egiten duen ahaleginean, Nafarroako AGBko zainzuria bere Nafarroako, Euskadiko eta Errioxako dendetan saldu da apirilean eta maiatzean.
  • Azken bost urteetan, Nafarroako AGBko 54.000 kilo zainzuri erosi ditu Mercadonak.

Mercadonak produktu freskoen alde —eta, zehazki, hurbileko fruta eta barazkien alde— egiten du, eta, apustu horren ondorioz, supermerkatu-kateak 13.600 kilo zainzuri, Nafarroako AGBkoak, erosi ditu kanpaina honetan. Apirilean hasi zen kanpaina, eta maiatzaren amaieran bukatu.

Nafarroako AGBko zainzuria Mercadonaren Nafarroako, Euskadiko eta Errioxako supermerkatuetan saldu da apirilean eta maiatzean, kanpainak iraun duen denbora-tartean, hain zuzen. Halaber, azken bost urteetan, Nafarroako AGBko 54.000 kilo zainzuri erosi ditu Mercadonak, tokiko produktuen alde egiten duen apustuaren adierazgarri.

Tokiko produktuekin konprometituta

2019an, Mercadonak 480 milioi euroren erosketak egin zituen Nafarroan; aurreko urtean baino % 2 gehiago. Lehen sektorearekin dituen akordio komertzialei esker, konpainiak 9.500 nekazari, 12.000 arrantzale eta 6.700 abeltzainekin lan egiten du Espainia osoan. Gainera, bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin.

Mercadona Nafarroan

Mercadonak 11 denda ditu Nafarroan: hiru Iruñean (Gipuzkoa etorbidean, Sanduzelaiko etorbidean, eta Antso Azkarraren etorbidean) eta bana Antsoainen, Arangurenen, Barañainen, Burlatan, Eguesibarren, Lizarran, Tafallan eta Tuteran. Denda guztietako langileak batuta, 630 dira guztira, denak kalitateko enplegu egonkorrekoak, eta Nafarroan 2019an egindako inbertsioa 14,4 milioi eurokoa da.  

Nafarroako supermerkatu guztiak Denda Eraginkorraren Eredu Berrira egokituta daude; eredu horrek % 40rainoko energia-aurrezpena dakar ohikoarekin alderatuta, eta hainbat hobekuntza langile eta bezeroentzat. Gainera, eramateko janari prestatuaren “Jateko prest” atal berria 5 supermerkatutan dago.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak premiazko produktuen 281,4 tona baino gehiago eman ditu doan, lankidetzan jardunez Nafarroako Elikagai Bankuarekin, Ilundain Haritz Berri fundazioarekin, Iruñeko Behartsuen Haurridetxoekin, Paris 365 jangela solidarioarekin, Lizarrako Tailer Eskolarekin, Tuterako Villa Javier jantoki solidarioarekin eta Tafallako San Francisco Javier etxearekin.

Mercadonako zainzuriak soroanMercadonako zainzuriak soroan.

Logo EAktibatu