Nafarroa AGBko zainzuriak Mercadonan

Mercadonak Nafarroa AGBko 18.000 kilo zainzuri erosi ditu, aurreko kanpainan baino % 200 gehiago

2019ko apirilaren 16a
  • Nafarroa AGBko zainzuria salgai dago Mercadonaren Nafarroako, Errioxako, Euskadiko, Valladolideko, Burgosko eta Palentziako dendetan.
  • Azken bost urteetan, Nafarroa AGBko 36.000 kilo zainzuri erosi ditu Mercadonak.

Mercadonak produktu freskoen alde —eta, zehazki, hurbileko fruta eta barazkien alde— egiten du, eta, apustu horren ondorioz, supermerkatu-kateak 18.000 kilo zainzuri, Nafarroa AGBkoak, erosi ditu kanpaina honetan. Apirilean hasi zen kanpaina, eta ekainaren hasieran bukatuko da. % 200eko hazkundea izan du, aurreko kanpainarekin alderatuta.

Hala, azken bost urteetan, Nafarroa AGBko 36.000 kilo zainzuri erosi ditu Mercaconak. Produktu horren erosketa pixkana hazi da, Nafarroan izan duen hazkundearekin batera.

Zainzuriaren kalitatea hain izan da handia, ezen, Mercadonaren Nafarroako dendetan ez ezik, Errioxan, Euskadin, Valladoliden, Burgosen eta Palentzian ere salgai baitago.

“Gure bezeroei zainzuri fresko eta zuritua eskaintzen diegu, kozinatzeko prest dagoena; kalitatearengatik eta prestaketa-lanetan aurrezten duten denborarengatik baloratzen dute produktu hau bezeroek”, azaldu du Laura Arroyok, Nafarroako zainzurien erosketa-arduradunak.

Horrek guztiak erakusten du nolako garrantzia ematen dion Mercadonak lehen sektorearekin lankidetzan jarduteari elikagaien kate jasangarri bat lortzeko ahaleginean. Horregatik, hitzarmen egonkorrak ditu 9.000 nekazari, 5.500 abeltzain eta 12.000 arrantzalerekin.

Mercadona Nafarroan

Mercadonak 11 denda ditu Nafarroan: hiru Iruñean (Gipuzkoa etorbidean, Sanduzelaiko etorbidean, eta Antso Azkarraren etorbidean) eta bana Antsoainen, Arangurenen, Barañainen, Burlatan, Eguesibarren, Lizarran, Tafallan eta Tuteran. Denda guztietako langileak batuta, 604 dira guztira, eta kalitateko lan egonkorra dute.

2019an, aurreikusi du Nafarroako supermerkatu guztietako eraberritze-lanak amaitzea, denda eraginkorraren eredu berrira egokitzeko; eredu horrek % 40rainoko energia-aurrezpena dakar ohikoarekin alderatuta, eta hainbat hobekuntza dakar langile eta bezeroentzat. Gainera, janari egin berriaren “Jateko prest” atal berria jarriko da Nafarroako 5 supermerkatutan 2019an.

Halaber, harreman komertzialak ditu erkidego horretako 714 enpresa txiki eta ertainekin, eta 470 milioi euroren erosketak egin dizkie 2018an hornitzaile nafarrei; iaz baino % 19 gehiago. Halaber, 8 milioi euroko inbertsioa egin du Nafarroan.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, premiazko produktuen 206,7 tona baino gehiago eman ditu doan, lankidetzan jardunez Nafarroako Elikagai Bankuarekin, Ilundain Haritz Berri fundazioarekin, Iruñeko Behartsuen Haurridetxoekin, Paris 365 jangela solidarioarekin, Lizarrako Tailer Eskolarekin, Tuterako Villa Javier jantoki solidarioarekin eta Tafallako San Francisco Javier etxearekin.