- 2018ko kanpaina amaitutakoan, produktu hori saltzeari utzi zitzaion, kalitatea hobetzeko asmoz; 2019ko udan salgai jarri zen konpainiaren denda batzuetan, hobekuntzak probatzeko, eta orain berriro dago salgai, bezeroak hala eskatuta.
- Gozokiak dira, jatorriz Japoniakoak, eta Helados Estiu Totaler Hornitzaileak egiten du Valentzian, Riba-roja de Túriako instalazioetan.
- Konpainiak ohi baino bi aste geroago jarri du martxan 2020ko udako izozki-kanpaina, kontsumitzaileen ohitura-aldaketen ondorioz.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak Hacendado motxi izoztuak jarri ditu salgai berriro, eta egunean 9.600 ale saltzen ditu. Mercadonaren motxi izoztuak 2018ko udako kanpaina amaitutakoan kendu ziren salmentatik, kalitatea hobetzeko asmoz, eta 2019ko udan denda batzuetan jarri ziren, hobekuntzak probatzeko. Orain, denda guztietan dago salgai, “nagusi”ek (bezeroek) hala eskatuta. Izan ere, produktu hori eskatzen ari ziren sare sozialen bidez eta konpainiaren bezero-arretako doako telefonoaren bidez.
Mercadonaren motxi izoztuak 6 aleko paketetan saltzen dira; Helados Estiu Totaler Hornitzaileak fabrikatzen ditu Hacendado markarekin, Valentzian, Riba-roja de Túriako instalazioetan. Jatorriz Japoniakoak dira gozoki horiek, arroz-masa bigun batez eginak daude, eta izozkizko betegarria dute. Bi aukera daude: kokozkoak eta mangozkoak.
Halaber, Mercadonak ohi baino bi aste geroago jarri du martxan 2020ko udako izozki-kanpaina, kontsumitzaileen ohitura-aldaketen ondorioz. Hala ere, konpainiak esan duenez, beste urteen mailari eutsi diote izozkien salmentek, nahiz eta besteetan kanpaina lehenagotik aktibatuta egon, eta egunean ia 300.000 ale saldu dira, bezeroek egun hauetan “gutizia bat asetzea” erabaki baitute.
Mercadonaren izozkien lineala.
Mercadonaren mangozko eta kokozko motxi izoztuak.