Mercadonaren orburu-bilketa Tuterako zelaietan.

Mercadonak milioi bat kilo alkatxofa erosi ditu Tuteran, aurreko kanpainan baino % 42 gehiago

2017ko maiatzaren 17a
  • Alkatxofa salgai dago Mercadonaren establezimenduetan, erkidego hauetan: Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Gaztela eta Leon, Galizia, Asturias, Kantabria, Aragoi, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Madril eta Gaztela-Mantxako iparraldea.
  • Horrez gain, Nafarroa AGPko esparrago zuriaren alde egin du, eta 4.000 kilo erosiko ditu; % 122 gehiago iazko kanpainarekin alderatuta. 

Mercadonak produktu freskoen alde —eta, zehazki, hurbileko fruta eta barazkien alde— egiten du, eta, apustu horren ondorioz, supermerkatu-kateak milioi bat kilo alkatxofa erosi ditu Tuteran kanpaina honetan. Apirilean hasi zen kanpaina, eta ekainaren hasieran bukatuko da. Horrek esan nahi du produktu horren erosketa % 42 hazi dela 2016ko kanpainarekin alderatuz gero.

Alkatxofaren kalitatea hain izan da handia, ezen, Mercadonaren Nafarroako dendetan ez ezik, salgai baitago erkidego hauetan ere: Euskadi, Errioxa, Gaztela eta Leon, Galizia, Asturias, Kantabria, Aragoi, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Madril eta Gaztela-Mantxako iparraldea.

Mercadonak, hurbileko frutaren eta barazkien alde egiten duenez, beste produktu batzuk ere sartu ditu bere supermerkatuen eskaintzan, hala nola Nafarroa AGB deiturako esparrago zuria. Enpresak 4.000 kilo erosiko ditu, eta salgai jarri du, dagoeneko, Nafarroan, Errioxan eta Araban dituen dendetan. Ekainaren hasierara arte iraungo du kanpainak. % 122ko hazkundea izan du, aurreko kanpainarekin alderatuta

Alkatxofaz eta esparragoaz gain, beste produktu fresko batzuk ere erosi ditu 2016an foru-erkidegoan, hala nola 4,2 milioi kilo tipula eta 400.000 kilo piper gorri eta berde baino gehiago.

Horrek guztiak erakusten du nolako garrantzia ematen dion Mercadonak lehen sektorearekin lankidetzan jarduteari Elikagaien Kate Jasangarri bat lortzeko aurrerapausoak egiteko. Horregatik, hitzarmen egonkorrak ditu 8.000 nekazari, 4.800 abeltzain eta 12.000 arrantzale baino gehiagorekin.

Mercadona Nafarroan

Mercadonak irmo eusten dio Nafarroan egin duen apustuari, eta jada 10 saltoki ditu: bi Iruñean (Gipuzkoa etorbidean eta San Jorge etorbidean) eta bana Antsoainen, Arangurenen, Barañainen, Burlatan, Eguesibarren, Lizarran, Tafallan eta Tuteran bertan (hangoa da, izatez, alkatxofa). Denda guztietako langileak batuta, 416 dira guztira; kalitateko lan egonkorra dute.

Halaber, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 667 enpresa txiki eta ertainekin, eta 270 milioi euroren erosketak egin dizkie 2016an hornitzaile nafarrei, iaz baino % 25 gehiago.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, premiazko produktuen 227,9 tona eman ditu doan, lankidetzan jardunez Nafarroako Elikagai Bankuarekin, Ilundain Haritz Berri fundazioarekin, Iruñeko Behartsuen Haurridetxoekin eta Paris 365 jangela solidarioarekin.