Bosque Verderen Mikrozuntzezko Lanbas Xurgatzaile berria

Mercadonak mikrozuntzezko lanbasaren kalitatea hobetu du

2022ko abuztuaren 30a
  • Ur beroak ez du uzkurtzen ezta zabaltzen ere, errazago erabiltzen eta xukatzen da, xurgatze-ahalmen handiagoa du, eta berehala lehortzen da.
  • Ubesol Totaler Hornitzaileak egiten du produktu hau, Atzeneta d’Albaidako bere egoitzan, Valentzian.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmenta-konpainiak Bosque Verderen Mikrozuntzezko Lanbas Xurgatzailearen kalitatea hobetu du, “Nagusi”en (bezeroen) eta Ubesol Totaler Hornitzailearen arteko lankidetzari esker.

Atzeneta d’Albaidan (Valentzia) egindako lanbas hau ez da uzkurtzen ezta zabaltzen ere ur beroarekin, errazago erabiltzen eta xukatzen da, xurgatze-ahalmen handiagoa du, eta berehala lehortzen da. Gainera, Bosque Verderen Mikrozuntzezko Lanbas Xurgatzailea parketean erabil daiteke, bai eta tronadurazko, marmolezko, portzelanazko eta granitozko zoruetan ere.

Kalitate gorena prezio txikienean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak kalitate gorena prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez egiten da, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Bosque Verderen Mikrozuntzezko Lanbas Xurgatzaile berriaBosque Verderen Mikrozuntzezko Lanbas Xurgatzaile berria.