Mercadonaren Mango- eta Anana-zaporeko Te-freskagarri berria

Mercadonak mango- eta anana-zaporeko te-freskagarri berria aurkeztu du

2021ko uztailaren 07a
  • Produktua Espainia osoko dendetan dago, beste barietate hauek bezalaxe: Limoi-zaporekoa edo Melokotoi eta Te berdearen zaporekoa. 0 azukrekoak ere badaude Limoi-, Melokotoi- eta Mango-zaporekoen kasuan.
  • Font Salem Totaler Hornitzaileak egiten du edari hau, Salemeko egoitzan (Valentzia).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendadoren Mango- eta Anana-zaporeko Te-freskagarri berria gehitu du bere produktu-aukeran, eta, hala, edarien gama hori zabaldu du. Produktua Espainiako denda guztietan dago eskuragarri.

Ezin hobea da hotz hartzeko eta bereziki udan hidratatzeko; barietate berri horrez gain, beste hauek ere badaude lehendik: Limoi-zaporeko edo Melokotoi eta Te Berdearen zaporeko Hacendado Te-freskagarriak eta 0 azukreko Limoi-, Melokotoi- edo Mango-zaporeko alternatibak.

Font Salem enpresa da Mango- eta Anana-zaporeko Te-freskagarri berriaren Totaler Hornitzailea, eta Salemeko zentroan ekoizten du (Valentzia).

Mercadonaren Mango- eta Anana-zaporeko Te-freskagarri berriaMercadonaren Mango- eta Anana-zaporeko Te-freskagarri berria.