- Konpainiak aromaren iraupena luzatzea lortu du, eta gozagarriaren ontzia ere birdiseinatu du. Plastikoaren erabilera % 65 murriztu du horri esker.
- Fruta Tropical izeneko lurrina eskuragarri dago dagoeneko kateko supermerkatu guztietan, Frambuesa, Bambú eta Jasmine izeneko lurrinekin batera.
- Francisco Aragón Totaler Hornitzaileak ekoizten ditu aire-gozagarriok, Molina de Segurako instalazioetan (Murtziako Eskualdea).
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak makilatxodun bere aire-gozagarri guztien formula berritu du bezeroen lankidetzari esker; izan ere, 80 koberrikuntza-saio baino gehiago egin ditu bezeroekin, haien gustuak eta erabilera-moduak ezagutzeko. Hobekuntzen artean, bi nabarmendu daitezke. Lurrinak gehiago irauten du orain, eta ontzia erabat birdiseinatu da hainbat berrikuntza gehituta; adibidez, makilatxoak bereiztea errazagoa da orain, eta ontziak % 65 plastiko gutxiago du, eta hori abantaila handia da, ingurumenerako ez ezik, erabiltzeko modurako ere, zenbat lurrin geratzen den ikus baitezake orain bezeroak.
Konpainiak lau lurrin-mota eskaintzen ditu: Frambuesa, Bambú eta Jasmine izenekoak, eta, berrikuntza gisa, Fruta Tropical izenekoa, zeina kate osoan eskuratu baitaiteke orain. Francisco Aragón Totaler Hornitzaileak ekoizten ditu guztiak, Molina de Seguran (Murtziako Eskualdean).
Erabateko Kalitatea preziorik onenean
Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak Erabateko Kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.
Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
Makilatxodun aire-gozagarriak Mercadonan.
Fruta Tropical aire-gozagarria Mercadonaren linealean.