Mercadona supermerkatu baten fatxadan logotipoa

Mercadonak, Madrilgo Elikagaien Bankuarekin elkarlanean, Ifemako kanpina-ospitaleri produktuak eskaini dizkio

2020ko martxoaren 27a
  • Konpainiak ospitalearen eskura jarri ditu premiazko produktuak, hala nola, ura, zukuak, esnea edo irabiakiak, Covid-19ak eragindako salbuespen egoeran kolaboratzeko xedez.

Madrilgo Erkidegoan bizi den salbuespeneko egoera honetan, Mercadonak, supermerkatu fisiko eta lineako salmenten konpainia, bere elkartasuna erakustea nahi die koronabirusaren hedapenak sortutako osasun-alertari aurre egiteko Ifeman prestatu den kanpaina-ospitalean dauden guztiei.

Enpresak premiazko produktuak jarri ditu ospitalearen esku, banakako paketeetan kanpaina-zentro horretan unean dauden guztien artean banaketa errazteko. Mercadonak, konpainia gisa gizarte-erantzukizunaren barruan, zentro horretan dauden guztiei bere konpromisoa erakutsi nahi izan die, pandemia Madrilgo Erkidegoan bereziki bortitza izaten ari den eta madrildarrentzat horren gogorra izaten hari den une honetan.

Hori dela eta, ura, irabiatuak, esnea edo zukuak bezalako edariak eman ditu, fruta deshidratatuak edo energia-barrak bezalako beste produktuez gain, egun hauetan bertan egon daitezkeen guztiei. Enpresak ahal duen neurrian bizitzen ari garen aparteko konplexutasun egoerari erantzuteko eta une honetan Ifemako kanpaina-ospitalean gaixotasuna sufritzen daudenei bere laguntza eskaini nahi die.

Ekintza hau azken egunotan konpainiak Espainian zehar jarri dituen gainerakoei batzen zaie, hots bere langileen osasuna babestera eta denden hornikuntza bermatzera, egoera honetan talde behartsuenak babestera, adinekoei edo ezinduei eta osasun langileei, segurtasun indarrei, suhiltzaileei edo gizarte arretako langileei erosterakoan lehentasuna ematera zuzendutakoak.

Era berean, eta talde behartsuenei zerbitzua ematen jarraitzeko asmoz, Mercadonak premiazko produktuen dohaintzak aktibatu ditu lehendik jada laguntzen zituen Madrileko Gizarte Jantokietan eta Elikagaien Bankuan.

 

HONEK EZ DU GELDITU BEHAR Arrazionalizatu dezagun beldurra HAU PASATUKO DA.

Honek EZ du GELDITU behar. Arrazionalizatu beldurra