- Uztailaren hasieran hasi zen konpainia produktu hori saltzen, eta haren denda guztietan eskuratu daiteke (1.600 baino gehiago).
- Produktua RNB Totaler Hornitzaileak fabrikatzen du, Deliplus markaren pean, La Pobla de Vallbonako instalazioetan (Valentzia).
Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, Deliplusen eskuetako krema nutritibo oliba-oliodun berri bat jarri du salgai. Berritasun hori uztailaren hasieran hasi zen saltzen kateko zenbait supermerkatutan, eta gaur egun guztietan eskuratu daiteke (1.600 baino gehiago).
Mercadonaren Eskuetako Kema Oliba-olioduna mota guztietako larruazaletarako da egokia, eta nutrizio eta hidratazio handia ematen du, batez ere lehortzeko joera handiena duten eskuen kasuan. Haren osagaien artean, honako hauek nabarmentzen dira: ekinazea-estraktua, zeinak efektu birsortzaile handia baitu; eta eskualenoa, zeinak azalaren lehortasuna murriztu eta hidratatu egiten baitu. Era berean, Karité gantza ere badu, azalaren gainean hesi-efektua sortuta hidratazio-galera murrizten duen osagaia; eta E bitamina, larruazalaren zahartzearen aringarria.
Produktu berri hau 30 mililitroko formatuan eskuratu daiteke, eta RNB Totaler Hornitzaileak egiten du Deliplus markaren pean, Valentziako La Pobla de Vallbona herrian dituen instalazioetan. Eskuetako kremen sortako bat gehiago da. Formatu txiki eta erosoa du, “Nagusiek” (bezeroek) egunero poltsan edo motxilan eraman ahal izan dezaten leku gehiegi hartu gabe.
Eskuetako Krema Oliba-olioduna salgai Mercadonako Lurrindegian.