Kristalezko ontziko lau Kandela Usaintsuak

Mercadonak lau motatako Kandela Usaintsuak eskaintzen ditu kristalezko ontzian

2022ko urriaren 17a
  • Talkoa, Chai, Banilla eta Basafruituak dira “Nagusi”ek etxean giro atsegina sortzeko eskura dituzten lurrinak, udazkena iritsi eta etxean gehiago egoten garen garai honetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak kristalezko ontziko lau motatako Kandela Usaintsuak eskaintzen dizkie “Nagusi”ei (bezeroei). Lau lurrinak Talkoa, Chai, Banilla eta Basafruituak dira, giro atsegina sortzeko egokiak udazkenaren etorrerak etxean gehiago egotera bultzatzen gaituen garai honetan.

Kandelen diseinuari esker, erabil daitezke mahaiaren erdigune gisa, afari erromantiko bat girotzeko edo apaingarri gisa askotariko giro edo egoeretan.

Kandela-aukera hori Mercadonak Espainian eta Portugalen dituen 1.600 eta gehiago dendetan dago eskuragarri. Francisco Aragon Totaler Hornitzaileak egiten ditu, konpainia horrek Molina de Seguran (Murtzia) dituen instalazioetan.

Mercadonaren kristalezko ontziko Kandela UsaintsuakMercadonaren kristalezko ontziko lau Kandela Usaintsuak.