Lasagna eta kaneloi gainerreak Mercadonaren linealean

Mercadonak lasagna eta kaneloi gainerreen 55.000 ale saltzen ditu egunean

2020ko uztailaren 29a
  • Konpainiak haragi- eta boletus-kaneloiak eta hiru lasagna-mota eskaintzen ditu: Boloniako erara egindakoa, espinaka eta gaztanberaduna eta izokin eta brokoliduna.
  • Produktu-lerro hori hobetu egin zen 2018an, osagaien kalitatea eta aukera indartu zirenean, eta, aldi berean, ontziaren plastiko gogorraren ordez zurezko bat jarri zenean, enpresak ingurumenarekin duen konpromisoaren ondorioz.
  • Platos Tradicionales Totaler Hornitzaileak egiten ditu, Hacendado markaren pean, Buñolen (Valentzia).

Mercadonak, supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta dituen konpainia bera, mikrouhin-labean bost minutu baino gutxiagoan berotu eta kontsumitzeko prest dauden lasagna eta kaneloi gainerreen 55.000 ale baino gehiago saltzen ditu egunean. Zehazki, supermerkatu-kateak haragi- eta boletus-kaneloiak eta hiru lasagna-mota eskaintzen ditu: Boloniako erara egindakoa, espinaka eta gaztanberaduna eta izokin eta brokoliduna.

Platos Tradicionales Totaler Hornitzaileak egiten ditu, Hacendado markaren pean, Buñolen (Valentzia), eta 2018an hobetu egin ziren, osagaien kalitatea eta aukera indartu zirenean, eta, aldi berean, ontziaren plastiko gogorraren ordez zurezko bat jarri zenean, enpresak ingurumenarekin duen konpromisoaren ondorioz.

Lasagna eta kaneloi gainerreak Mercadonaren linealeanLasagna eta kaneloi gainerreak Mercadonaren linealean.

Boloniako erara egindako lasagna gainerrea MercadonanBoloniako erara egindako lasagna gainerrea Mercadonan.

Logo EAktibatu