Bartzelonarako eta Madrilerako lan-eskaintza berriak

Mercadonak langileak behar ditu Bartzelonan eta Madrilen

2018ko abuztuaren 31

Zenbait lanpostu ditugu Bartzelonako eta Madrilgo dendetan, gure lantaldeko kide izan nahi dutenentzat. Enplegua sortzen jarraitzea eta bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzea dugu helburu. 

Mercadonako langileak funtsezkoak dira gure konpainiarentzat; horregatik, bikaintasuna eta zerbitzu ona lehenesten dituen jendea behar dugu. Motibazioa eta enpresaren ikuspegiarekin bat egitea; horra guztion proiektu honen helburuak lortzeko behar duguna. Talentuz ongi hornitutako lantalde baten ideien eta ahaleginaren emaitza da gaurko Mercadona.

Langileak ongi bermatzen du bezeroari ematen zaion zerbitzuaren kalitatea. Horregatik, beren lana egokiro egin dezaten trebatzen ditugu gure, eta behar dituzten baliabideak ematen dizkiegu. Mercadonaren helburua da geroz eta hobeak izaten lagunduko digun talde bikain bat izatea.

Egin zaitez gure taldeko kide! Baldintza hauek betetzen dituen jendearen bila gabiltza:

  • Gutxieneko ikasketa-maila Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH).
  • Astelehenetik larunbatera lan egiteko prest egotea, asteko 40 orduko lanaldian, eta bezeroa lehenestea.

Begiratu gure enplegu-eskaintzak, eta eman izena!

Hau eskaintzen dugu: kontratu finkoa lehenbiziko egunetik, eta astean 40 orduko lanaldia; hasierako soldata 1.312 € gordin hileko, eta soldata-progresioa; trebakuntza enpresaren kontura, postu guztietan (frutategia, arrandegia, harategia, urdaitegia, labea, lurrindegia, kutxak, apalak betetzea, garbiketa eta dendako mantentze-lanak).

Gehiago jakin nahi baduzu, hemen duzu informazio gehiago Mercadonako lan-baldintzei buruz