Lambrusco Beltza Mercadonan eros daiteke

Mercadonak Lambrusco Beltzaren errezeta berritu du, biziagoa eta orekatuagoa izan dadin

2021ko abuztuaren 04a
  • Konpainiak edari horren zaporea indartu du, eta ukitu freskoa eta fruta-zaporekoa eman dio.
  • Contri Totaler Hornitzaileak ekoizten du, Italiako instalazioetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Lambrusco Beltzaren kalitatea hobetu du, biziagoa eta orekatuagoa izan dadin. Konpainiak edari horren zaporea indartu du, eta ukitu freskoa eta fruta-zaporekoa eman dio.

Mercadonaren Lambrusco Beltza ekainaren amaieraz geroztik dago salgai konpainiak Espainian eta Portugalen dituen dendetan (1.600 baino gehiago). Contri Totaler Hornitzaileak ekoizten du, Italiako instalazioetan.  

Erabateko Kalitatea preziorik onenean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak Erabateko Kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zutenak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.