- Era berean, haren eraginkortasuna handitu du, orbanei aurre egiteko eta aroma iraunkorragoa, freskoagoa eta biziagoa izateko.
- Inquiba Totaler Hornitzaileak ekoizten du produktua, Guareñako instalazioetan (Badajoz).
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, bezeroei entzun ondoren, Bosque Verderen Kolonia garbigarri tradizionala birformulatu du, hipoalergeniko lurrindun batera egokitzeko, edozein larruazaletarako egokia izan dadin, atopikoak, sentikorrak edo alergiak dituztenak barne. Era berean, garbitze-eraginkortasuna handitu zaio, orbanei aurre egiteko eta aroma iraunkorragoa, freskoagoa eta biziagoa izateko.
Inquiba Totaler Hornitzaileak egiten du garbigarria, arropa zuri eta koloredunetarako egokia, Guareñako instalazioetan (Badajoz). Produktua hobetua dago joan den irailaz geroztik, eta eskuragarri dago, Bosque Verde markaren pean, konpainiak Espainian eta Portugalen dituen 1.600 eta gehiago dendetan.
Kalitate gorena prezio txikienean
Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak kalitate gorena prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.
Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez egiten da, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
Bosque Verde Kolonia Garbigarri Hipoalergenikoa, Mercadonan eskuragarri.