Mercadonaren Kakahuete-hautsa

Mercadonak Kakahuete-hauts koipegabetu berria merkaturatu du, eta 5.000 pakete baino gehiago saltzen ditu egunean

2021ko irailaren 13a
  • Kirolarientzat aproposa da, gantz gutxi eta proteina asko duelako; oso moldakorra da "sukaldezaleentzat", eta irabiakietan, pasteletan edo plater gazien saltsan nahas daiteke.
  • Importaco Totaler Hornitzaileak ekoizten du, Beniparrellgo instalazioetan (Valentzia).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak +Proteinak Hacendadoren Kakahuete-hauts koipegabetua aurkeztu du. Produktu berriaren 5.000 pakete baino gehiago saltzen ditu egunean. Kakahuetea du osagai bakarra, prentsatua, koipegabetua eta ehoa, kakahuete-aleak baino kaloria askoz gutxiago izan ditzan, kakahuete txigortuaren zapore bizia galdu gabe.

Beren burua zaintzen duten eta kozinatzea gustatzen zaien “Nagusi”entzat da, eta aproposa da kirolarientzat, gantz gutxi eta proteina asko duelako; oso moldakorra da "sukaldezaleentzat", eta irabiakietan, pasteletan edo plater gazien saltsan nahas daiteke.

Oso ondo konbinatzen da jogurt naturalarekin, grekoarekin edo +Proteinak jogurtarekin, baita jogurt irabiatu naturalarekin, esnearekin edo edari begetalekin ere. Barrak, galletak, talotxoak eta bizkotxoak edo kremak, eltzekariak eta saltsak ere egin daitezke. Beniparrelleko (Valentzia) Importaco enpresa da produktu honen Totaler Hornitzailea.

Mercadonaren Kakahuete-hautsaHacendadoren Kakahuete-hauts koipegabetu berria, Mercadonaren linealean.