Bosque Verderen Izozteko Zip-poltsa berriak

Mercadonak Izozteko Zip-poltsen kalitatea hobetu du

2022ko irailaren 14a
  • Poltsa berriak erabat hermetikoak dira, are gogorragoak eta ixteko errazagoak, eta formatu erosoagoa eta praktikoagoa dute.
  • Produktu honetarako “Nagusi”ek adierazitako beharrak aintzat hartuz egin dira aldaketak; aukera ematen dute elikagaiak kontserbatu eta izozteko edo era guztietako objektuak biltegiratu eta babesteko.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak litro bateko eta bost litroko Bosque Verderen Izozteko Zip-poltsen kalitatea hobetu du, elikagaiak kontserbatzeko eta izozteko edo era guztietako objektuak biltegiratu eta babesteko.

“Nagusi”en (bezeroen) beharrei erantzunez, Mercadonaren izozte-poltsak erabat hermetikoak dira, are gogorragoak eta erraz ixten direnak beren banda ahokagarrien sistemarekin, eta formatu erosoagoa eta praktikoagoa dute. Ingurumenaren ikuspegitik, birziklagarriak eta berrerabilgarriak dira.

Kalitate gorena prezio txikienean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak kalitate gorena prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez egiten da, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Bosque Verderen Izozteko Zip-poltsa berriakBosque Verderen Izozteko Zip-poltsa berriak.