Txufa-edaria eta txufa-hortxata, Mercadonaren linealean.

Mercadonak hortxata eta txufa-edaria hobetu ditu naturalagoak izan daitezen, eta egunean 16.000 ale saltzen ditu.

2020ko maiatzaren 15a
  • Konpainia 2019ko martxoan hasi zen produktu horiek saltzen, Valentzian. Bezeroek harrera ona egin dietenez, Espainiako denda guztietara zabaldu du urtebete geroago.
  • J. García Carrión Totaler Hornitzaileak ekoizten eta egiten ditu, Valentziako nekazariekin lankidetzan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak Hacendado hortxata eta txufa-edaria hobetu ditu naturalagoak izan daitezen, eta egunean 16.000 ale saltzen ditu. Konpainiak, J. García Carrión Totaler Hornitzailearekin batera, bi edarien formula berritu du, eta alergenoak eta intolerantzia-eragileak kendu dizkie.

J. García Carriónek Valentziako nekazariekin lankidetzan ekoizten eta egiten ditu Hacendado hortxata eta txufa-edaria. Produktu horiek hotzean edatea gomendatzen da. Litro bateko ontzietan merkaturatzen dira, eta, Hacendado hortxataren kasuan, baita 330 ml-ko 3 minibrickeko paketetan ere. Edari horiek 2019ko martxoan hasi ziren saltzen Valentziako probintziako dendetan, eta oso harrera ona egin zien “nagusi”ak (bezeroak); hori dela eta, Espainiako denda guztietan saltzen dira orain.

Txufa-hortxata, Mercadonaren linealeanTxufa-hortxata, Mercadonaren linealean.

Txufa-edaria eta txufa-hortxata, Mercadonaren linealeanTxufa-edaria eta txufa-hortxata, Mercadonaren linealean.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta