Laranja-zukuaren kalitatea hobetu dugu. Aukeran dauzkazu mamiduna eta mamirik gabea.

Hacendado laranja-zukua, orain laranja-zapore handiagoz

2020ko irailaren 14a

Ezagutzen duzu Hacendado laranja-zukua? Oso gomendagarria da gosaritan eta askaritan hartzea, edo nahiago duzun momentuan. Primerakoa da txiki zein nagusientzat. Horregatik, gure laranja-zuku naturalaren kalitatea hobetu dugu, eta, orain, laranja-zapore handiagoa du. Gainera, mamiduna zein mamirik gabea izan daiteke. Gure denda guztietan dago salgai. Probatu ezazu!

Laranja zukutuaren errezeta hobetua

Produktu honen kalitatea hobetzeko, berrikuntzak egin ditugu ekoizpenean: pasteurizazio-sistema hobetu dugu. Hona hemen ondorioak:

  • Frutaren ezaugarriak hobeto kontserbatzen dira.
  • Azken produktua naturalagoa da.

Zukuaren ezaugarriak eta hartzeko gomendioak

  • Zuku % 100 naturala eta % 100 zukutua.
  • C bitaminatan aberatsa.
  • Laranja-zukua gure dietaren oinarrizko elementua da; batez ere, gosariarena.
  • Tenperatura naturalean nahiz hotz har daiteke.

Mamiarekin ala mamirik gabe?

Gure zukua litro bateko brick-etan dator. Gogoan izan bi modutan har daitekeela, eta nahiago duzuna aukeratu dezakezula:

Zumo con pulpa exprimido de Hacendado.

  • Mamiarekin: laranja-zukua, mamia eta C bitamina. Mamia homogeneoki banatzeko, astindu zerbitzatu aurretik.

Zumo sin pulpa exprimido de Hacendado.

  • Mamirik gabe: testura leunagoa du. Laranja-zukua eta C bitamina soilik.

Beste gomendio batzuk

Dastatu gure Guacamole klasikoa; % 95 ahuakate freskoa du.