- Mercadonak, Totaler Hornitzailearen lankidetzarekin, produktu horren elaborazioa berritu du, pasteurizazio-sistema hobetuta. Horri esker, frutaren eta azken produktuaren ezaugarriak hobeto kontserbatzen dira.
- J. García Carrión Totaler Hornitzaileak Villanueva de los Castillejosen (Huelva) prestatutako produktu horren ekoizpena indartu du.
Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako supermerkatuen konpainiak, Hacendadoren laranja zukutuaren elaborazioa hobetu du, eta salmenta bikoiztu du. Mercadonak, J. García Carrión Totaler Hornitzailearekin lankidetzan, laranja-zukuaren elaborazioa berritu du, pasteurizazio-sistema hobetuta. Horri esker, frutaren eta azken produktuaren ezaugarriak hobeto kontserbatzen dira.
Totaler Hornitzaileak Villanueva de los Castillejoseko (Huelva) instalazioetan elaboratzen du produktua, Hacendado markaren pean, eta ekoizpena indartu du, hornidura bermatzeko; izan ere, azkenaldi honetan asko handitu da eskaera, bai hobekuntzari esker, bai laranja zukutu berriaren zerbitzua aldi baterako gelditua dagoelako, eta, nola ez, edari horrek dituen onurengatik, zitratotan eta C bitaminatan aberatsa baita.
Laranja zukutua Mercadonaren linealean.