Hacendado markako Hezurrik Gabeko Datilak

Mercadonak hezurrik gabeko datilen kalitatea hobetu du, naturalagoak izan daitezen

2021ko ekainaren 04a
  • Konpainiak olioa, glukosa eta kontserbatzaileak kendu dizkio snack osasungarri horri, zeinaren ezaugarri nagusia baita zuntz- eta energia-iturria izatea.
  • Importaco Casa Pons Totaler Hornitzaileak prestatzen du produktu hori, Beniparrell-en (Valentzia) dituen instalazioetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendado markako Hezurrik Gabeko Datilen konposizioa birformulatu du, naturalagoak izan daitezen. Olioa, glukosa eta kontserbatzaileak kendu ditu osagaien zerrendatik, eta snack osasungarri horren kalitatea hobetu du, zeinaren ezaugarri nagusia baita zuntz- eta energia-iturria izatea. Gainera, ixte-sistema bat jarri dio ontziari, elikagaia hobeto kontserbatzeko.

Fruitu hori aperitibo gisa erabiltzen da, otordu artean mokadu bat jateko, baita azukrearen ordez ere, edo askotariko plateretan, hala nola entsaladetan. Importaco Casa Pons Totaler Hornitzaileak prestatzen du, Beniparrell-en (Valentzia) dituen instalazioetan.

Kalitate sendoa, prezio garaiezinean

1993an, SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia jarri zuen martxan Mercadonak, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak kalitate sendoa eta prezio garaiezina zutenak zirela, beti ordena horretan, eta prezioa behin eta berriz aldatzen ibili gabe. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Hacendado markako Hezurrik Gabeko Datilak Mercadonaren supermerkatu bateanHacendado markako Hezurrik Gabeko Datilak Mercadonaren supermerkatu batean.

Hacendado markako Hezurrik Gabeko DatilakHacendado markako Hezurrik Gabeko Datilak.