Falke Tostada 0,0% garagardo berria Mercadonaren linealean

Mercadonak handitu egin du bere garagardo-lineala, eta Falke Tostada 0,0% gehitu du

2021ko martxoaren 18a
  • Bezeroak aspalditik eskatzen ari zitzaizkion konpainiari % 0,0-ko garagardo txigortu bat otorduetarako edo aperitibo gisa hartzeko.
  • Heineken Totaler Hornitzaileak egiten du edari hori Sevillako bere fabrikan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak handitu egin du bere garagardo-lineala, eta Falke Tostada %0,0 gehitu du. Garagardo horrek txigortu-zaporea du, eta enpresako “Nagusiek” (bezeroek) askotan eskatu izan dute. Jatorduetan edo aperitibo gisa hartzeko pentsatuta dago.

Edari berria kate osoan eskuratu daiteke iazko abenduaz geroztik, eta Heineken Totaler Hornitzaileak egiten du Sevillako instalazioetan; han ere, Falke markako beste % 0,0 garagardo bat egiten du konpainiarentzat.

Falke Tostada 0,0% garagardo berria Mercadonaren linealeanFalke Tostada 0,0% garagardo berria Mercadonaren linealean.

Logo EAktibatu