Manos de Ayuda Social jantokiko boluntarioak, Mercadonako langileekin, elikagaiak lehen aldiz ematen

Mercadonak hainbat produktu emango dizkio egunero Vallecaseko (Madril) "Manos de Ayuda Social" jantoki sozialari

2020ko urtarrilaren 28a
  • Supermerkatu-kateak gaur abiatuko du lankidetza Vallecasen (Madril) kokatutako erakunde horrekin, eta egunero emango dizkio premiazko produktuak, jantoki sozialak egunero izaten dituen 120 erabiltzaileei jaten ematen laguntzeko.
  • Mercadonak Madrilgo Erkidego osoko jantokiekin duen lankidetzari batzen zaio akordio hori; hala, elikagaiez gain, dohaintza gauzatzeko baliabide logistikoak eta giza baliabideak ere hornitzen ditu.

Mercadona Vallecaseko Manos de Ayuda Social jantoki sozialari laguntzen hasi da gaur. Laguntza horren bidez, konpainiak, bere erantzukizun sozialaren barruan, konpromisoa hartzen du erakunde horiei egunero premiazko produktuak emateko. Produktu horiek —kontsumitzeko egokiak dira, baina ez saltzeko, konpainiaren irizpideen arabera— enpresaren baliabide logistikoak eta giza baliabideak erabiliz banatuko dira, elikagaiak kalitate- eta segurtasun-baldintza onenean irits daitezen.

Gonzalo Canelada Mercadonako Kanpo Harremanetako arduradunaren hitzetan, "lankidetza berri honek enpresaren konpromiso soziala berresten du, eta harro sentiarazten gaitu jantoki sozial horri laguntza emateaz, gehien behar dutenei arreta ematen segi dezan".

Bestalde, Beatriz Quintana Manos de Ayuda Social jantoki sozialeko lehendakariak eskerrak eman dizkio Mercadonari eman dion laguntzagatik, eta hau gaineratu du: "eguneroko erronka handia da gure jantoki soziala aurrera eramatea, Mercadona eta haren moduko enpresen laguntza bakarrik baitugu, eta boluntarioen lan ordainezina, urte osoan baitaude konprometituta. Hori dela eta, lankidetza hau oso garrantzitsua da guretzat, ez produktuetan emango diguten laguntzarengatik bakarrik, baizik eta hainbeste elkartasun ikusteak ematen digun adoreagatik, gure lan sozialarekin segitzen laguntzen baitigu".

Mercadonaren Erantzukizun Soziala

Mercadonaren konpromisoetako bat da gizarteari harengandik jasotzen duenaren zati bat itzultzea. Konpainiak konpromiso hori sendotu du bere gizarte-ekintzako planarekin, autonomia-erkidego guztietako zenbait gizarte-entitate eta instituziori laguntza eskainiz.

Mercadonak parte hartzen duen ekimen horiei esker, konpainiak 9.100 tona produktu baino gehiago eman zizkien Espainia osoko jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei 2019an. Hots, 150.000 erosketa-orga baino gehiago.

Goiburuko irudia: Manos de Ayuda Social jantokiko boluntarioak, Mercadonako langileekin, elikagaiak lehen aldiz emateko unean.