- Casa Tarradellas Totaler Hornitzaileak bost milioi euro inbertitu ditu elaborazio-prozesuak hobetzeko.
- Produktu hau, oso egokia pizzetarako eta pasta carbonara saltsarekin prestatzeko, Gurb-en egiten da (Bartzelona).
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendado Hirugihar-zinten kalitatea hobetu du, Casa Tarradellas Totaler Hornitzaileak prozesuak hobetzeko egindako bost milioi euroko inbertsioari esker; orain, hirugihar-txirbil gutxiago daude ontziaren barruan.
Gurb-en (Bartzelona) eginak dira Hacendado Hirugihar-zintak, pizzetarako eta pasta carbonara saltsarekin prestatzeko oso egokiak, eta testatu egiten dira aldizka “Nagusi”ekin (bezeroekin) egiten diren koberrikuntza-saioetan, haien kalitate ona egiaztatzeko.
Kalitate onena prezio txikienean
Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak erabateko kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.
Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez egiten da, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
Hacendadoren Hirugihar-zintak.