- Adinaren aurkako aurpegi-krema hau Caulerpa lentillifera algarekin eginda dago, azala birsortzen eta kolagenoaren sintesia errazten laguntzen duen alga batekin. Ukitu krematsukoa da, oso azkar xurgatzen da, eta konfort- eta hidratazio-sentsazioa ematen dio azalari luzaroan.
- Refill edo ordezko formatuan saltzen da. Aparte saltzen den beirazko ontzi batean sartzen da ordezko berria, ontzi-hondakinak murrizteko eta “Nagusi”aren (bezeroaren) erosketa merkatzeko.
- RNB Totaler Hornitzaileak egiten du kosmetikoa La Pobla de Vallbonan dituen instalazioetan (Valentzia).
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Deliplusen Green Caviar krema berria eskaintzen die “Nagusi”ei (bezeroei). Caulerpa lentillifera algarekin egina da, azala birsortzen du eta kolagenoaren sintesia errazten, azala malgu eta bizi mantentzeko dituen ezaugarri hauei esker: adinaren kontrakoa, larruazala sendotzekoa, antioxidatzailea, hanturen aurkakoa eta higroskopikoa. Mercadonaren Green Caviar krema berriak ukitu krematsua du, berehala xurgatzen da, eta konfort- eta hidratazio-sentsazioa ematen dio azalari luzaroan.
Mercadonak, ekonomia zirkularraren printzipioekin bat eginik, ontzien ordezkoak aldezten ditu lurrindegiko bere produktuetan, plastikoak eta hondakinak murrizteko, eta eredu horri jarraitzen dio Deliplusen Green Caviar kremak. Ordezko formatuan saltzen da; aparte saltzen den beirazko ontzi batean sartzen da ordezko berria, ontzi-hondakinak murrizteko.
Berrikuntza hori konpainiak 2019az geroztik onartua duen 6.25 Estrategian oinarritzen da, zeinaren bidez helburu hirukoitza lortu nahi baitu 2025erako: ontzietako plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta material horren hondakin guztiak kudeatzea. Eta, gainera, “Nagusi”aren (bezeroaren) erosketa merkatzea lortzen du konpainiak.
Deliplusen Green Caviar krema Mercadonak Espainian eta Portugalen dituen 1.600 eta gehiago dendetan dago eskuragarri. RNB Totaler Hornitzaileak egiten du, La Pobla de Vallbonan (Valentzia) dituen instalazioetan.
Deliplusen Green Caviar krema berria, poto hutsarekin eta ordezkoarekin.