Gorritasunaren aurkako anpoilak, Mercadonaren linealean

Mercadonak gorritasunen aurkako aurpegirako anpoila berriak jarri ditu salgai, eta egunean 2.400 ale saltzen ditu

2020ko abuztuaren 14a
  • Gorritasuna izateko joera duten azal sentikorrak zaintzen ditu produktu honek. Azala lasaitu, baretu eta osatu egiten du, eta haren oreka naturala berrezarri.
  • Viokox Totaler Hornitzaileak ekoizten du produktu berri hau, Valentzian, Picassent herrian.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlinekoen konpainiak, gorritasunen aurkako aurpegirako anpoila berriak eskaintzen ditu bere supermerkatuetan (1.600 baino gehiago), eta dagoeneko 2.400 ale saltzen ditu eguneko.

Azal sentikorretarako edo gorritasuna izateko joera dutenentzako tratamendu berri bat da; lehortasuna eta tenkatasuna leuntzen ditu, gorritasuna arintzen du, eta aurpegiko azala leun eta lasai uzten du. Printzipio aktiboen artean, hauek nagusitzen dira: niazinamida (hidratatzailea denez azalaren kanpoko geruza indartzen du, eta, aldi berean, ingurumeneko kutsaduratik babesten), intsentsu-zuhaitzaren estraktua (lasaigarria), azafrai-lorea (gorritasunak arintzen eta azkura gutxiagotzen laguntzen du, eta berehala lasaitzen du azkura).

Mercadonaren gorritasunen aurkako aurpegiko anpoila berriak hilabetearen hasieratik daude salgai, gutxi gorabehera; konpainiaren koberrikuntza-zentroetan jaso zen ideia, “nagusi”en (bezeroen) beharretara egokitzen den Produktu Aukera Eraginkor bat garatzeko haiekin egindako lan-saioetan. Deliplus markarekin fabrikatzen du Viokox Totaler Hornitzaileak Valentzian, Picassent herriko instalazioetan.

Gorritasunaren aurkako anpoilak, Mercadonaren linealeanGorritasunaren aurkako anpoilak, Mercadonaren linealean.

Logo EAktibatu